Kukulumendi

KUKULUMENDI – Konferentzia proiektua

Gure ikasleei eskaintzen diegun Hezkuntza Proiektu Integralaren garapenean burutu izan dituzten jarduerei nolabaiteko amaiera berezia emateko, 18/19 ikasturtean KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz proiektua jarri genuen martxan.

“Gure jakintza, gure askatasuna” leloari jarraituz eta gure ikasleak erabaki askeak hartzeko tresnak izan ditzaten, transmisiorako zubiak eraiki nahi ditugu gure ikasleei balio erantsia eskainiko dieten pertsona eredugarri eta esanguratsuekin topaketa eta solasaldiak ospatuz, komunitatean eta gizartean erreferentzia diren pertsonekin, hain zuzen.

Inguruko gonbidatu horiek lagungarriak izango dira ikasleei baloreak ulertu eta bereganatzeko, euren esperientzia pertsonalak eta bizipenak transmitituko baitituzte, eta errealitate desberdinak gobernatu eta garatzen lagunduko diete:

  • Banakako inteligentziaren oinarria den talde-kultura aberasteko.
  • Ikasleengan jakinmina sustatzeko, euren buruei galderak egiten jarraitzeko eta pentsamendua lantzeko, euren garapen pertsonalean aurrera egiten jarraitzeko.
  • Ikastolako ibilbidearen azken fasea osotzeko, euren bizitzaren etapa berriak izango diren unibertsitatea, prestakuntza iraunkorra, laborala eta pertsonala sustatzeko.

Ikus 18/19 ikasturteko laburpena:

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.