Erizaindegia

 

Lauro Ikastolak osasun-zerbitzu propioa du eskola eta eskolaz kanpoko jarduera osoan zehar. Erizaindegi nagusia Lehen Hezkuntzako eraikinean kokatuta dago, eta zerbitzu honetarako gela bana dago Haur Hezkuntzan eta DBHn.

Zerbitzu honen egitekoa da:

  • Ikaslea era pertsonalizatuz atenditu ikastetxean dagoen bitartean.
  • Iraupen luzeko gaixotasun kronikoak dituzten ikasleen jarraipena egin eta atenditu.
  • Istripuz edo bat-batean gerta daitezkeen osasun-egoera larriak atenditu. Beharrezkoa izanez gero, eta familiekin komunikatu eta gero, ikaslea hitzartutako osasun-zentrora eraman.
  • Elikatzeko beharrizan bereziak dituzten ikasleen jarraipena egin eta atenditu, beti ere medikuaren ezinbesteko idatzizko eskaria eta jarraibideak ekarrita.
  • Arlo pedagogikoari dagokionez, ikasleentzako prestakuntza saioak egin lehen sorospen eta elikaduraren inguruan, “Barelikos” jakintzagaiaren barruan.

IMGP2478-2Ez da zerbitzu honen helburua gaixorik dagoen ikaslea atenditzea, gaixotasuna Ikastolan bertan detektatu ez bada. Kasu horretan, familiekin kontaktuan jarri eta ikaslea etxera bideratuko da.

Sendagaiak ematea

Osasun-agintarien argibideei jarraiki, Lauro Ikastolako arduradunek ez dizkiete ikasleei sendagarririk emango (antibiotikoak, antitermikoak, etab.), aurretiaz gurasoek idatzizko baimena ez badute eman, eta betiere, tratamendu bati jarraipena ematea ezinbestekoa bada.

Umeak sukarra duenean, Ikastolara etortzearen egokitasuna aztertu behar da, gaixoaren ongizatea bermatzeko eta ikaskideak kutsatzea eragoztek.

Ahal den guztietan, antibiotiko-sendagaiak etxean emango dira, eskola-jarduera aurretik edota ostean. Umea Ikastolara etortzeko moduan dagoenean, kutsatzeko arrisku gabe eta sukarrik ez duenean, baina oraindik botikaren bat halabeharrez eskola-ordutegian hartu behar badu, prozedura honi jarraituko zaio:

  • Bidali sendagaia behin bakarrik, eta ez egunero.
  • Sendagaia ondo gordeta / itxita bidali behar da, arriskuak ekiditeko, ume baten ardurapean jartzen baitugu.
  • Bidali ondoko dokumentua beteta Erizainari, elorduir@lauro.eus helbidera, Ikastolako pertsonala baimenduz:

Sendagaia emateko baimena – Autorización medicamentos.

Erizaindegiarekin lotutako bestelako edukiak

null

Eskola asegurua

null

Gomendioak (Zorriak, azala...)

null

Txertoak

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.