Garraioa

Bus zerbitzu egokirako ikasleen arauak

IMG_7182-2

Haur eta Lehen Hezkuntza

  • Garraio-zerbitzua ikasturte osorako kontratatzen da, eta 9:15eko sarrera eta 16:30ko irteera hartzen ditu barne, ikasleak Eskola Kirola edota Kultur ekintzak dituenean izan ezik.
  • Zerbitzuko aldaketa zehatzak justifikatutako arrazoiengatik eta zerbitzuko arduradunek onartu ondoren baimenduko dira; betiere, eskatutako autobusean plaza bermaturik badago, Haur Hezkuntzako ikasleen kasuan izan ezik, segurtasun arrazoiengatik. Dagoeneko kontratatuta dagoen zerbitzuari gehituko zaio zerbitzu hori, eta ordainagiri bidez ordainduko da.
  • Ikasle bakoitzak ikasturtearen hasieran berariaz izendatuko zaizkion autobus- eta eserleku-zenbakiak erabiliko ditu bakarrik. Eserita egongo da, autobusa martxan dagoen artean.
  • Ikasleek segurtasun-uhala lotu beharko dute. Lehen Hezkuntzako ikasleek, jartzen ez badute, trafiko izuna euren gain hartuko dute, hala badagokio.
  • Ikasleek behar bezala errespetatuko eta erabiliko dituzte autobuseko ondasunak eta haien eserlekua modu egokian erabiltzearen eta egoera onean egotearen erantzule izango dira, eserlekua erabili ez badute ere. Kalteren bat aurkituz gero, zaintzaileari edo hurbilen dagoen Lauroko arduradunari jakinarazi beharko diote lehenbailehen.
  • Arduraduna, ikaskideak eta gidaria errespetuz tratatuko dira, eta ezingo da azken horrekin hitz egin gidatzen ari den bitartean. Zerbitzuko arduradunek adierazitako jokabide-arauei jarraituko zaie, eta ez da onartuko inola ere bizikidetzako arauak hausten dituen jarrerarik.
  • Ibilbidean zehar, zuzentasunez jokatuko da, gizarte-arau egokiak gordez. Ezin da jan ez edan autobusean.
  • Ikastolara iristean eta handik irtetean, laster joan beharko dute haien helmugara, betiere zerbitzuko arduradunen oharrak eta orientazioak errespetatuz.
  • Ikastolara iristeko edo handik joateko auto pribatuak erabiliz gero, ezingo da trafikoa eta autobusen aparkalekua oztopatu, eta garraioko arduradunen adierazpenak errespetatu beharko dira.

DBH eta Batxiler

  • Garraio-zerbitzua ikasturte osorako kontratatzen da, eta 8:00etako sarrera eta 15:30ko irteera (Batxiler, 14:30etan ostiraletan) hartzen ditu barne, ikasleak Eskola Kirola, Kultur ekintzak edota Hizkuntzak dituenean izan ezik.
  • Zerbitzuko aldaketa zehatzak justifikatutako arrazoiengatik eta zerbitzuko arduradunek onartu ondoren baimenduko dira; betiere, eskatutako autobusean plaza bermaturik badago, Haur Hezkuntzako ikasleen kasuan izan ezik, segurtasun arrazoiengatik. Dagoeneko kontratatuta dagoen zerbitzuari gehituko zaio zerbitzu hori, eta ordainagiri bidez ordainduko da. DBHko ikasleek zuzendariarengana joko dute baimen hau eskatzera.
  • Ikasle bakoitzak ikasturtearen hasieran berariaz izendatuko zaizkion autobus- eta eserleku-zenbakiak erabiliko ditu bakarrik. Eserita egongo da, autobusa martxan dagoen artean.
  • Ikasleek segurtasun-uhala lotu beharko dute. Lotuta ez badaramate, litekeen trafikoko isunaren kargu egin beharko dira.
  • Ikasleek behar bezala errespetatuko eta erabiliko dituzte autobuseko ondasunak eta haien eserlekua modu egokian erabiltzearen eta egoera onean egotearen erantzule izango dira, eserlekua erabili ez badute ere. Kalteren bat aurkituz gero, zaintzaileari edo hurbilen dagoen Lauroko arduradunari jakinarazi beharko diote lehenbailehen.
  • Arduraduna, ikaskideak eta gidaria errespetuz tratatuko dira, eta ezingo da azken horrekin hitz egin gidatzen ari den bitartean. Zerbitzuko arduradunek adierazitako jokabide-arauei jarraituko zaie, eta ez da onartuko inola ere bizikidetzako arauak hausten dituen jarrerarik.
  • Ibilbidean zehar, zuzentasunez jokatuko da, gizarte arau egokiak gordez. Ezin da jan ez edan autobusean.
  • Bigarren Hezkuntzako ikasleek ezin dute iPad edota telefonoa erabili Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak daudenean.
  • Ikastolara iristean eta handik irtetean, laster joan beharko dute haien helmugara, betiere zerbitzuko arduradunen oharrak eta orientazioak errespetatuz.
  • Ikastolara iristeko edo handik joateko auto pribatuak erabiliz gero, ezingo da trafikoa eta autobusen aparkalekua oztopatu, eta garraioko arduradunen adierazpenak errespetatu beharko dira.
  • Trafikoan arazorik egonez gero, ondoren egin behar den Haur eta Lehen Hezkuntzako irteeraren segurtasuna bermatzeko, Bigarren Hezkuntzako ibilbideak puntu batean elkartu ahal izango dira, adin honetako ikasleek heldutasun nahikoa baitute etxera bakarrik joateko.
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.