DUAL - Batxiler titulazio bikoitza

DUAL – Batxiler titulazio bikoitza

Internazionalizazio Plana: Ingelesa ikasteko proposamen osagarria

Lauro Ikastolako Internazionalizazio planaren barruan, 2015etik Batxilergo DUAL programa burutzeko aukera eskaintzen dugu DBH eta Batxilerrean. Programa honen bitartez ikasleak Estatu Batuetako Batxilergo titulua lortu dezake, bertoko Batxiler tituluarekin batera. Horretarako, zenbait kreditu bete behar ditu (6 jakintzagai) on-line eta ingelesez, etxean lan eginez, Estatu Batuetako Institutu batean.

Programa DBHko 2. mailan hasi daiteke, lau urtez burutu ahal izateko, batez ere Batxilergoan lan-sama ekiditeko; baina badago ere DBH 4. mailan edo Batxiler 1. mailan hasteko aukera. Batxilergo hau ikasteko programak badu kanpus birtuala eta harremanetarako aukera guztiak eskaintzen dituen tutore amerikarra ere. Lauroren egiteko nagusiak akademia eta tutorearen arteko koordinazioa bermatzea eta ikasleen jarraipena egitea dira.

15/16 ikasturtean lehen ikasleek programa bukatu eta titulua lortu zuten. Urtero promozio berri batek lortzen du eta 2023ra arte amaitu dutenekin, badira guztira 54 ikasle Lauron Estatu Batuetako High School Titulua lortu dutenak.

DUAL aurkezpena 23/24

Programaren onurak ikaslearentzat:

  • Ingeleseko hizkuntza konpetentziaren garapena: jakintzagaiak ingelesez burutu.
  • Konpetentzia digitala: teknologia berrien erabilera.
  • Ikasten ikasteko konpetentziaren garapena eta norbanakoaren autonomia: ikasketa autonomoa.

Programaren erakunde arduradura Academica International Studies da.

 

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.