Autoen sarrera eta aparkalekuak, arratsaldeetan
Haur Hezkuntzatik sartzen diren automobilek biribilgo ondoko parkinean aparkatuko dute; eta Ikastolako sarrera nagusitik sartzen direnek, Kiroldegi ondoan.
Autoek ezin izango dute Ikastolako eremuan ibili busen zirkulazioak dirauen bitartean, 16:20tik 17:45era, ikasleen segurtasun handiagorako eta busen irteeraren kudeaketa hoberentzeko.
Jarraitu, mesedez, garraio zerbitzuko arduradunen aginduei.
Ikastolara etorri edota etxera joateko auto partikularrak erabiliz gero
Haur Hezkuntza
- Goizak
Familiek errotonda ondoan dagoen parking-ean utzi behar dute autoa, busen etorrera ez oztopatzeko, eta ikasleak jantokiko sarreraraino lagundu beharko dituzte.
Ezin izango da autoa geratu edo aparkatu busen espazioan edo biribilgoan.
- Arratsaldeak
Tutoreari jakinarazi behar diozue, idatzizko oharraren bidez; eta buseko zaintzaileari, ahoz. Ez baduzue tutorea ohartu, ikaslea busean hartu beharko duzue, zaintzailea ohartuz, eta ikasleen eta busen irteera oztopatu barik.
Ohiko ordutegian: familientzat bi aparkaleku daude, beraz, utzi autoa bertan. Autoak ezin izango dira ez biribilgoan ezta busetarako espazio berezietan geratu edo aparkatu ere. Ikasleak jantokiko atetik aterako dira: 5 urtekoak, 16:18an; 4 urtekoak, 16:20an; eta 3 urtekoak, 16:22an.
Ohiko ordutegia baino lehen: 16:00ak baino lehen izan behar da, ohiko irteera prozesua hasi baino lehen. Tutorea idatziz ohartu behar da eta umea gelan hartuko da.
Lehen Hezkuntza
Autoak Behekosoloa parean geratuko dira eta, ikasleak jaitsi eta gero, bertan emango dute bira Ikastolatik irteteko. Ikasleak bertatik abiatuko dira euren eraikinera, jolastokia zeharkatuz.