Heziketa euskaraz eta proiektu eleanitza

Ikastolak 1993. urtean hasita eta Plan Estrategiko ezberdinekin lotuta, hizkuntza helburuak eguneratu eta Proiektu Eleanitza definitu du, Lauroko kurrikulua-ren bidez ikasleek ahozko zein idatzizko ulermen eta adierazpen gaitasuna lor dezaten, baita ingelesez ere. Haur eta Lehen Hezkuntzan lortzen duten mailari esker, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoetan ikasleek ingelesez ikasten dituzte jakintzagai ezberdinak, irakasle ingeles-natiboekin.

Laurok hizkuntz guztiei garrantzi handi ematen die, ezinbestekoak direlako beste ikasgai batzuk ikasteko eta hau dela eta Eusko Jaularitzak gomendatzen dituen erreferentziazko ordu kopuruetatik gainetik gaude.

Euskara

  • Gizartean duen hedapen ezberdina kontuan izanik, eskola bizitzan, ikasketa eta komunikaziorako hizkuntza nagusia da. Bigarren Hezkuntzan, titulu ofizialak lortzeko prestakuntza: HABE eta EGA.
  • Euskara plan bereiztua ikasleek bizitzako eremu guztietan euskera bizi dezaten.
  • Trukeak Euskal Herriko beste ikastetxeekin, Hazparne eta Bergara. Beste herrialdeko trukaketa kulturala, Europar Batasuneko hizkuntza minorizatuen planaren barruan, Irlanda.

Gaztelera

Trataera berezitua Lehen Hezkuntzan, programa bereziarekin: asteroko saioak talde txikitan. Ikasleek gazteleraz lortzen duten gaitasuna beste hizkuntza ereduak dituzten inguruko ikastetxeetako ikasleenaren antzerakoa da, bai eta Estatukoena ere.

Ingelesa

  • Ingelesaren ikasketa 5 urterekin hasten da, plan berezitu eta talde txikietako saioetan. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik hasita (6 urte), ikasturte bakoitzean jakintzagaiak ingelesez ikasteko aukera. Ahozkotasuna eta beste arloetako jakintzagaiak lantzeko irakasle ingeles-natiboen bitartez.
  • Ikasleen hizkuntza hobetzeko atzerritar ikasleekin kontaktu zuzena, bideokonferentziaren bidez, hiru ikastetxe kanadiar eta irlandar batekin.
  • Lehen Hezkuntzako 6. mailatik hasita, ingelesa ikasteko udako egonaldiak Ingalaterra, Irlanda, Estatu Batuak eta Kanadan. Bigarren Hezkuntzan, FIRST eta Advance lortzeko prestakuntza. Cambridgeko azterketak, Ikastolan bertan egiten dira (ESOL ikastetxea).
  • DBHn, aukerako hiruhileko egonaldia Kanadan, herrialde horretako hezkuntza sistema erreferentziazkoa baita PISA emaitzetan, eta multikulturatasuna eta internazionalizazioa ardatz dituelako.
  • Batxiler DUAL-a – Titulazio bikoitza: on-line bidezko ikastaroa da, Institutu amerikar batekin elkarlanean, eta kredituak amaitutakoan, EEBBko Batxiler titulua lortzen da.

Frantsesa

  • Bigarren Hezkuntzako 2.mailatik aurrera eskaintzen den jakintzagaia.
  • Trukeak Frantziako Angoulêmeko ikastetxearekin.

Txinera eta Ekialdeko kultura

  • Bigarren Hezkuntzako 1.mailatik aurrera eskaintza eskolaz kanpoko ekintzetan, gure ikasleek guztiz ezberdin den kultura bat ezagutzeko aukera izan dezaten.
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.