Behekosoloko denda

KIROL LEHIAKETARAKO EKIPAZIO OFIZIALAK

  • Ondoan erakutsiko dugun arropa, Lauro Ikastolak kirol bakoitzerako lehiaketetan parte hartzeko definituta duen EKIPAZIO OFIZIALA da, eta ezinbestekoa da lehiaketetan parte hartzeko. 
  • Kirol bakoitzean ezarritako derrigorrezko arropa dago.
  • Ekipazioaz gain, beste produktu batzuk ere salgai daude, hautzakoak ekipo osoarentzat: motxilak, zirak, jakak, etab.

Erosketa, on-line egin behar da, dendako estekan.

Irakurri prozedura arretaz, mesedez

ARROPA ESKURATZEKO PROZEDURA

  • Federatuak: online eskaera egin ondoren ekipazioa entrenamendu-egun batean banatuko zaie.
  • LH 3. maila: eskaera online egin ondoren, entrenamenduen hasieran, entrenatzaileak dortsalak jokalariekin adostuko ditu. Eskaera prest dagoenean, atezainak entrenamendu batean entregatuko du.
  • LH 4., 5. eta 6. mailak: ekipazio berria behar badute, aurrekoen prozesu berberari jarraituko diote. Zenbaki aldaketa bakarrik egin behar badute, entrenatzaileak zerrenda bat egingo du eta atezainak entregatuko ditu.
  • DBHko 1. eta 2. mailak: aurrekoen prozedura bera jarraituko da.

Entregatzen denetik, 30 eguneko epea egongo da aldaketak eta itzulketak egiteko. Epe horren ostean, erosketa guztiak behin betikoak dira.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.