Aurkezpena

Lauro ikastola

Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartea

Familiek sustaturiko Ikastola da. 1957. urtean hasitako ibilbideari jarraituz, gurasoak kooperatiban batu ziren 1970. urtean, “kideen seme-alaben hezkuntzari era kooperatiboz aterapide emateko, lukro xederik gabe eta kooperatiba-berreskurapenak ematea galaraziz”. Gaur egun, ia 1.300 familiek osotzen dute.

Bazkideen Batzar Nagusiak itunpeko ikastola pribatu bezala mantentzea erabaki zuen1988.ean, Ikastolek sare publikora atxikitzeko hartu zuten eskaintzari erantzunez.

Lauro Ikastolak ia 2.000 ikasle eskolatzen ditu Unibertsitate aurreko lau etapetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilerrak.

Azpiegitura

Ikastolako hezkuntza azpiegitura lau eraikin eta Kiroldegi batez dago osoturik, etapa bakoitzeko hezkuntza beharrizan eta helburuen eta lan profesionalaren oinarririk onena eta malguena izateko diseinaturik. Eraikin bakoitza ikasleen ikasketa aktibo eta adierazkorra, eta bizikidetza egokia sustatzeko eraturik eta horniturik dago, Lauroko Hezkuntza Proiektua eta Kurrikulurrarekin bat eginez.

Lauro Ikastolako langileria 150 pertsonek osotzen dute, irakasle eta irakasle ez direnen artean.

Baditu sukalde eta jantoki zerbitzu propioak bere instalazioetan, eta garraio eta garbiketa zerbitzu kontratatuak.

Behekosoloa Kiroldegiak, eskola-ordutegi eta egutegiz kanpo, zerbitzuak eskaintzen ditu kanpoko erabiltzaileentzat.

Kokapena

Lauroeta Auzoko nekazal ingurunean dago, Loiun, Loiutik Mungiaraka BI-3709 (Larrakoetxe-Boteola) bideko 12,7 km.-ko desbideraketan.
Helbidea: Goitiko-Antsobiaga, 2. 48180 Loiu.

Bilbao – Loiu garraio publikoa (A2153) KLIKATU HEMEN

 

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.