Kirola eta Kultura, hezkuntza helburuak hobeto lortzeko

Eskola-ekintza osagarrien eta Eskola Kirola, Kultur Ekintza eta Hizkuntzak Plan berezituek euskarazko eskola- eta hezkuntza-zerbitzuen eskaintza osotzen dute, Lauro Ikastolako ikasleen hezkuntza integralerako eta bere Hezkuntza Proiektuaren helburu eta edukiak hobeto lortzeko.

Eskola Kirola, Kultur Ekintzak eta Hizkuntzak

Eskola Kirola, Kultur Ekintza eta Hizkuntzetako programetan 900 bat ikaslek parte hartzen dute, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, eta eskola-ordutegia amaitzerakoan burutzen dira (ikus urteroko eskaintza).

Lauro Ikastolak berak zuzenean zenbait jarduera antolatzen dituenean edota beste batzuekin zenbait jarduera sustatu edo kontratatzen dituenean, ikasle guztien partaidetza-eskariak asebete nahi ditu, etapa guztietan eskainitako jardueretan. Eta ez du ezelako interesdunik baztertuko, hori jarduerako elitean egon ez arren, baldin eta interesdun horrek arau eta jarraibideak betetzen baditu eta jarduera burutzeko konpromisoa badu, Lauroko hezkuntza balorren barruan.

Eskola-ekintza eta zerbitzu osagarrien plana

Lauro Ikastolak eskola-programa eta –zerbitzu gehituak diseinatu eta eskaintzen dizkie lau etapetako ikasleei, bere hezkuntza helburuak eta kurrikulu berezituaren edukienak hoberen lortzeko:

  • Euskararen eta ingeleraren ikasketa eta erabilera.
  • Hizkuntza, Matematika eta beste giltza-arloetan sakontzeko tailerrak. Eta IKTak lantzeko programak.
  • Bisita didaktikoen programa, eskola-baratzen egonaldiak, eta udako atzerriko egonaldiak hizkuntzak ikasteko.
  • Lauroko testuinguruan eta bere inguru hurbilean ikasketa aukerak sustatzeko programak eta ekimenak. Ikastolako eta inguruko efemeride adierazgarriak taldean ospatu, gizarteratzea ahalbidetzeko eta ekimenari bide emateko.
  • Proiektu adierazgarriak. Esaterako, eguneroko Telelauro, Ikerketa Lanak, Biblioteka eta IKT zerbitzuak informazioa hartu eta erabiltzeko etab.
  • Ebaluaziorako plataforma, ikasleen orientazioa hobetzeko eta familien parte hartzea sustatzeko, kurrikuluaren helburu eta eduki eguneratuak kontuan izanik.
  • Beste zerbitzu adierazgarriak: ikasle eta familien orientazioa, erizaindegi zerbitzu propioa, egonaldiak atzerrian ingelera ikasteko, udako kanpusak Behekosoloa Kiroldegian, etab.
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.