Menuak

Lauro Ikastolako jantoki zerbitzuak ikastetxe bati dagozkion menuak eskaintzen ditu.

Menu bereziak prestatzen ditugu osasun-arazoak dituzten ikasleentzako, eta agiri medikoaren bidez eskatu behar dira. Honi dagokion menua “Zeliako-Alergikoa” da. Hemen argitaratutakoa menu orokor bat da, beharrizan bereziak dituen ikasleari era pertsonalizatuz egokitzen zaiona bere alergia edota intolerantziaren arabera.

Menu barazkijalea ere eskaintzea erabaki dugu  dieta hau osotasunean betetzen duten ikasleentzat, euren sinesmen erlijioso edota aukera etikoei erantzuteko. Honetarako gurasoek eta ikasleak sinatutako agiri bat bidali behar dute, eskaria eginez eta arrazoia adieraziz, osasun-arazoak dituzten ikasleen eskubideak ere bermatu nahi ditugulako.