Sukalde eta sukaldari propioak ditugu eta bertan sukaldatzen dira nutrizionisten aholkularitzaz definitutako menuak.
Jantoki zerbitzuaren helburuak
Jantokia eskola-espazioa ere bada, eta zerbitzua Lauroko Hezkuntza-Kurrikuluaren barruan integratuta dago.
Helburu espezifikoak
- Bizitza osasuntsua izateko elikadura osasungarria behar izateari buruz sentiberatzea.
- Elikagaiak pertsona guztientzako beharrezkoak direla eta urriak direla jabetzea.
- Mahaian higiene-ohitura eta gizarte-arau egokiak hartzea eta praktikatzea erantzunkidetuz.
- Etxeko lanei begira jarrera positiboak hartzea eta, era berean, jantokiko lan zehatz eta espezifikoetan parte hartzea.
- Munduko herritar bat dela jabetzen laguntzea eta mugak eta egon daitezkeen arriskuak ezagutzea.
- Beharrezkoak ez diren hondakinak ez direla sortu behar ohartzea.