Kalitate-politika

ISO agiriaISOLAURO IKASTOLAko Gerentziak kalitateak eta bezeroekin asetzeak bere jarduerarako duten garrantziaz kontzientea izanez, Kalitatearen Kudeaketa-Sistema ezarri du, ISO 9001:2015ean oinarrituta, ikastolako sukalde eta jantokiaren gestiorako.

Beraz, Kalitatearen Kudeaketa-Sistema hurrengo printzipioetan oinarrituko da:

  • BEZEROAREN BETEKIZUNak ezagutu,
  • ARAUDIAREN BALDINTZA APLIKAGARRIAK bete,
  • Ematen diren zerbitzuetan ERAGINKORTASUNA eta emandakoetan etengabeko HOBEKUNTZA-DINAMIKEI jarraitu.

Kalitatearen Politika hau antolaketaren asmora egokitua izan dadin, Politika honek erreferentzi-markoa izan beharko du beti kalitaterako helburuak ezartzeko eta berrikusteko, ondoren zehazten direnak eta urtero kuantitatiboki ezarriko direnak, bere ezarpenari eta jarraipenari buruz zerbitzuak ematen dituzten langileak informatuz:

  • Gure bezeroekin asetze osoa lortu, hauei eskaintzen diegun sukalde eta jantoki zerbitzuaren kudeaketarekin erlazionaturik dagoen pertsonal guztia helburu honetan lotuz.
  • Bezeroei eskaintzen dizkiegun produktuen eta zerbitzuen, baita gure lan prozesuen etengabeko hobekuntzarekin ere konpromisoa hartu, bai banaka eta kolektiboki ere.
  • Jantoki zerbitzua jasotzen duten ikasleak balioetan heztea lortu, hurrengo hauetan sentsibilizatzeko:
    • Bisitza osasungarrirako elikadura osasuntsuaren beharra.
    • Zein elikagai diren beharrezkoak denentzat eta zein urriak.
    • Mahaiko higiene-arauak eta gizalege arauak jaso eta praktikatu.
    • Etxeko lanetarako jarrera positiboak jaso, eta jantoki zerbitzuko behin-behineko lanetan eta espezifikoetan parte hartu.
    • Munduko hiritar kontzientzia lortzen lagundu, honek jar diezazkiokeen mugez eta arriskuez ohartuz.
    • Ezinbestekoak ez diren hondarrak ez direla sortu behar kontzientziatu.
  • Helburu hauek erakundearen testuinguru eta norabide estrategikoaren bat datozela bermatu.

Helburu hauek lortzeko zuzendaritzak bere gain hartzen du egoera egokiak sortzeko ardura, ez soilik materialak zein pertsonalak, eta azpiegitura eta langileei dagozkienak, baizik eta ISO 9001:2015ean oinarritutako ezarritako kalitate-kudeaketa sistema, eta Ikastolako sukalde eta jantokiko gestioari dagozkionak ere.

Politika hau zerbitzuaren prestazioan erlazionaturiko pertsonalari helaraziko zaio, behin ulertuta, ezartzeko eta antolaketaren maila guztietan eguneratzeko.

Gerentzia, Sistema Berrikustetan Politika hau berrikusten konprometitzen da, horrela bezeroen baldintzetara eta asebetetze-irizpideetara kalitatearen helburuak egokitzeko, baita zerbitzuen prestakuntzen satisfakzio arauetara eta etengabeko hobekuntzara ere.

Antolaketaren kide guztiak animatzen ditut etapa profesional honi ilusioz aurre egin diezaioten, kalitatea eta hobekuntza guztion onurarako, Ikastolaren hazkunde eta hobekuntzarako eta gure zerbitzuaren eraginkortasunerako izango delakoan.

Loiun, 2018ko urtarrilaren 8an

Gerentzia