IKT-Gailuen erabilera

Gailu teknologiko eta irudien erabilerari buruzko jarraibideak:

Lehen Hezkuntza:

  • Ikasleek, tutorearen berariazko baimenik gabe ezin dute ekarri ikastetxera aparatu elektronikorik, hala nola mugikorrak, MP3ak, MP4ak, kontsolak edo antzeko gailuak.
  • Ikastolako ekitaldi eta ekintza ezberdinetan (jaialdiak, ibilaldiak, etab.) ikasleek edo beste pertsonek argazkirik edota irudirik grabatuz gero, irudi horiek modu egokian erabiliak eta tratatuak izango direla ziurtatzen dute.

Bigarren Hezkuntza:

  • DBHn debekatuta dago sakeleko telefonoa erabiltzea. Ekarriz gero, amatatuta eta motxilan egon
    behar da. Batxilerrean, mugikorrak amatatuta egon behar dira saio lektiboetan.
  • Entzuteko tresnek itzalita edo gordeta egon beharko dute, irakasleak horiek erabiltzeko baimena ematen
    duenean salbu.
  • Garraioko zerbitzuetan eta Ikastolako lekurik ohikoenetan (pasabideak, jolastokiak, etab.), gailu horiek entzungailuak jarrita soilik erabili ahal izango dira, gainerakoak ez gogaitzeko.

Ikastola ez da baliozko tresnen arduradun egingo (mp3, telefonoa…).

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.