Inguruko Unibertsitateetako arduradunek euren ate-irekietako jardunaldiak Ikastolara hurbiltzen dizkigute eta euren eskaintzaren aurkezpenak egin. Saio hauek bai ikasleentzat zein gurasoentzat ere antolatzen dira.
Orientazio jarduerak Lauron
Unibertsitate aurkezpenak

Ikasle-ohien esperientziak eta gomendioak
Gradu ezberdinak burutzen ari diren ikasle-ohiek Batxilerreko Orientazio programan parte hartzen dute: Batxilerreko ikasleen Tutoretza orduak baliatuz, euren esperientziak eta ikasketak burutzerakoan topatu dituzten egoerak azaltzen dituzte eta Ikastolako ikasleek oso baikorki baloratzen dute informazio hau zuzena eta hurbilagoa iruditu zaiela aitortuz.

Gurasoen hitzaldi-kolaborazioak
Ikastolako gurasoek 2. Batxilerreko ikasleen Orientazio Profesionaleko programan parte hartzen dute. Arlo ezberdinetako profesionalak diren aldetik, euren ibilbide akademiko eta profesionala azaltzen diete ikasleei, norberaren bizipenetatik alde baikor eta ezkorrak kontatuz, eta euren gomendioak emateko. Jarduera honen helburua ikasleak profesio ezberdinetara hurbiltzea da, bai eta ikasketek izan ditzaketen irteera ezberdinak ikusi ere.

LauroL@an
Lauro Ikastolak abian jarri duen Orientazio Akademiko eta Profesional Planeko proiektuetako bat da, zeinaren helburu nagusia ikasleak lan munduan hurbiltzea den. Ikasleek borondatez ematen dute izena euren interesekoak diren praktiketan eta Ikastolak gurasoen artean bilatzen ditu enpresa kolaboratzaile bolondresak egun batzuetako praktikak bertan burutzeko.
