Norbanakoarentzat orientazioa eta atentzioa

Ikasleak euren ikasketa prozesuen eta garapen pertsonalaren protagonistak izan daitezen, eta familien parte hartzea sustatzeko, Lauro Ikastolak Orientazio programak garatu eta eguneratzen ditu:

Ikasleen orientazioa:

  • Taldeko asteroko saioak: garapen pertsonala, ikasketa, elkarbizitza eta formazioa Lauroko Proiektuaren Baloreetan.
  • Bigarren Hezkuntzako ikasleen elkarrizketa programa tutoreekin.
  • Etxerako lanen eta berrikasketen jarraipen pertsonalizatua.

Familien orientazioa:

  • Tutore eta irakasleekin asteroko eta hileroko elkarrizketa programa.
  • Telefono zerbitzu zuzena tutore eta familien artean, zehaztutako ordutegian.
  • Lauroko Hezkuntza Proiektua azaltzeko aurkezpen programa, etapa eta maila bakoitzean.
  • Informazio saioen programa, Lauroko kurrikuluaren giltza atalei buruzkoa eta ikasleen garapen prozesuaren ingurukoak, etorritako familien parte hartzea bideratzen duen prozedura bereziarekin, eta WEBaren bidezko informazioarekin hitzaldien laburpenak bertan agertuz.
  • Ebaluazioko ALEXIA plataforma familien informazioa eta parte hartzea hobetzeko.
  • Aldizkako argitalpenak.
  • Dibertsitatearen trataera: Hezkuntza Bereziko gelak, giltza jakintzagaien asteroko saioak talde txikitan, aukerako jakintzagaien eskaintza zabala, euskara eta ingeles tituluak lortzeko prestakuntza, etab.
We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences