Irlanda – Lauro 2013

Urriaren 26tik azaroaren 2ra, Lauroko 8 ikasle Derryra joan dira, iaz hasitako trukaketari jarraipena emanez. Europar Batasunak diruz lagundutako ekintzaren bidez Irlandera eta euskara hizkuntza minorizatuen inguruko trukaketa arrakastatsua burutu dute.

Gure 8 ikasle hango familiekin eta euren bikotekideekin astebete bizitzera joan dira. Doíreko Cultúrlann izeneko erakundearen bidez hainbat ekintza egin izan dituzte eta irlanderaren errealitatea ezagutu ez ezik, irlandar musika, kultura eta kirolak ezagutzeko aukera izan dute. Aldi berean, Irlandako paraje ikusgarrienak ezagutu diztuzte, Halloweeneko giroan murgildu dira, eta beste hainbat ikaslerekin hizkuntzen inguruko hausnarketa egin dute. Horrez gain, musika inguruko trukaketan parte hartu dute Lapurdiko musikariekin.

Gure ikasleek inoiz ahaztuko ez dute bizipen magikoa izan dute, eta handik gure hizkuntza eta kulturaren garrantziaz harrotuago etorri dira. Balio dezala bideoak esperientziaren laburpena izateko eta zuei bertan bizi izandako hurbilagotik ezagutzeko.

Hazparne – trukaketa

Hazparneko Ursuia ikastetxearekin ikasleen trukea: helburua, beste aldeko euskaldunak hurbiletik ezagutzea, eta, batez ere, elkarrekin igarotzen dituzten egunak euskaraz bizitzea.
Hona hemen 2014 urteko egonaldietako bideoa:

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.