Lauroko gazteen hizkuntza erabilera eta kontzientzian, progresiboki eragitera helduko den egitasmo bat burutzea da asmoa. Orain arte hizkuntza erabileraren sustapenean gazteekin egiten dugun lana estrategikoa izan da eta begiz jota izan dugu aspalditik gure egitasmoetan. Proiektu honen bidez, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea bilatu nahi dugu, horretarako beste ikasleekin lan egingo duen erreferentziazko talde bat indartuz.

Lauron, gazteen artean, hizkuntza erreferentzialtasun egokia duten gazte taldea artikulatzea litzateke asmoa. Talde hau hizkuntzaren alderdi ezberdinetan trebatzea eta euskaraz gustura bizitzea lortuz gero, hauen bidez lortuko da beste gazteengan eragitea. Hizkuntzari dagokionean, euskararekiko gerturapen handiagoa izatea, honek dakarren kontzientziazio, sentsibilizazio eta erabileraren areagotzea ere ahaztu gabe.

Bertan eduki berriak txertatuz eta bereziki gaitasunei lotutako konpetentziak landuz. Modu hontara hautazko honetan parte hartzen dute ikasleek hainbat trebezi landuko dituzte eta etorkizunean baliagarriak izango zaizkien gaitasunak eskuratuko dituzte:

  • Talde honetan hainbat konpetentzia landu nahi ditugu zuzenean eta proiektuen bidez:
    – Komunikatzeko gaitasuna, asertibitatea, lidergorako gaitasuna, pentsatzetik egiterako ahalmena, talde lana, helburuak ezarri eta lortzearen zailtasuna …
  • Normalean lantzen ez diren konpetentzia hauek , edozein ardura hartzerakoan, ezinbestekoak bihurtzen dira bizitzan.
  • Naiz karrera teknikoak, naiz bestelakoak, arrakastatsu garatzeko, baliabide aurreratu eta bikainak dira.
  • Pertsona bezala heldutasuna , eta norberagan ziurtasuna lortzen laguntzen dute.

Aurten DBHk 3. eta 4. mailan Kalakari taldea dugu. Gune hau, beraz, Kalakari taldearen ekintzak agertuko dira.

Ondoan dituzue Kalakari taldeak egindako bideo batzuk, Kalakari zer den hobeto ulertuko duzue.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.