Teknologia berrietan euskera presentzia izatea oso garrantzitsua da. Hizkuntza bat bizirik bada, informazio eta komunikazioen teknologian ere bizirik izan beharko luke. Gune hau, beraz, hainbat baliabideen bilgunea izan nahi du, eta batez ere, euskera eguneroko teknologian zelan txertatu daitekeen ikusteko erakuslehioa.

Sistema eragileak euskeraz

Eusko Jaurlaritzaren webgunean Windowsa, Linux, eta Office programentzako hizkuntza paketeak lortuko dituzue. Horrez gain, hainbat plugin eskuratzeko aukera dago: zuzentzaile ortografikoa eta hainbat hiztegi zuen programetan txertatzeko.

EUSKARA.EUSKADI

Appleko aparatuetan ez dago euskaraz jartzeko aukerarik (Mac, Macbook, Iphone, Ipad, Ipod…) Saiakera asko izan badira ere, itzulpena eginda egon bada ere, Applek ez du inoiz itzulpena euren teknologian txertatu nahi izan.

Nabigatu euskeraz

Nabigatu euskaraz webgunean explorer, firefox eta chrome nabigatzaileentzako euskarazko bertsioak deskargatu ahal dituzue.

Googlek gaur egun bere produktu gehienak ere euskeraz eskeintzen ditu. Hizkuntza aukeretan gure lehentasuna aldatzea besterik ez da.

Nola itzuli euskeraz

Orain dela urte bete Eusko Jaurlaritzak itzultzaile automatikoa tresna garatu zuen. Itzulpenak egiteko dugun baliabiderik aurreratuena da, eta akatsak ematen baditu ere, esaldi laburretan oso ondo moldatzen da. Laguntza handiko baliabidea izan daiteke askotan.

ITZULTZAILEA

Mugikorrak

Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzak teknologia enpresa batzuekin hitzartu zuen akordioa eta gero, mugikor marka askotan mugikorra euskaraz jartzeko aukera baldin bazegoen, gaur egungo Smartphonekin ez da horrela gertatzen. Une honetan, euskaltzaleok Android sistema eragilea euskaratzen diharudgu eta amaitzeko gutxi falta bazaie ere, Androideko bertsio berrietan txertatu arte, denbora emango du. Dena den, enpresa batzuek, Samsung eta Sony tartean, euren aldetik bertsioak euskaratu dituzte. Samsung SIII y Sonyren azkeneko mugikorrek ere euskarazko bertsioa instalatuta dakartzate. Hemen Androiderako itzulpenaren nondik norakoak ezagutzeko aukera duzue:

http://androideuskaraz.akting.eu/blog/

Iphonekin, lehen esan dugun bezala, ez dago euskeraz jartzeko aukerarik eta ez dugu uste inoiz izango denik, Applek bere hizkuntz politika aldatu bitartean.

Tableta eta mugikorretarako aplikazioak

Egia esan gaur egun teknologiak eman dituen aurrera pausuei esker sakelako telefonoa ezinbesteko gailua bihurtu zaigu eguneroko bizitzarako. Smartphone direlakoak eta tabletak agertu zirenetik gauzak asko aldatu dira. Aisia beste modu batez ulertzen dugu.

Baliabide hauekin lotutako bi webgune aurkeztu nahi dizkizuegu, guztiok apurka-apurka euskarazko aplikazioak ezagutu eta erabiltzeko lagungarri izango zaizkigunak.

Lehenengoa EuskalApp.net izeneko webgunearen sorrera da: egitasmo honen helburua euskarazko aplikazioak sustatu, garatu, zabaldu, saldu eta ezberdinen arteko sorkuntza bultzatzea da.

Bigarrena, Azkue Fundazioaren webguneari dagokio. Euskaraz sortutako edo euskaraz erabilgarri dauden smartphone eta tabletetarako aplikazioak bildu eta webguneko atal bat osatu dute.

Amaitzeko, bestelako aplikazio, programa eta jokuak euskal internauta guztien artean euskaratzen ari garela gogoratu nahi dizuegu. Software libreak itzulpenak erratzen ditu eta gaur egun programarik garrantzitsuenak itzulita daude. Hala ere, lan handia dugu egiteke. Sare sozialetan Facebook, Tuenti, Google + bezalako aplikazioak itzulita daude dagoeneko eta azkena Twitter izan da. Euskaldunontzat oso garrantzitsua da euskera sarean presente egotea eta gure hizkuntzaren menua aukeratu ahal izatea.

Denon ahaleginei esker euskarak presentzia gero eta nabarmenagoa duela esan beharra dago. Wikipedian 150.000 mila artikulu inguru idatzita daude. Munduko 30. hizkuntza gara artikuluei dagokienez. Gainera, berriki ateratako txostenean, Calvet barometroaren arabera euskara munduko 51. hizkuntza dela jakin dugu. Honi gehitu behar diogu .eus domeinua emango diguten ala ez aurten ezagutzera emango dutela. Beraz, positibotasunari eusteko hainbat arrazoi ditugu. Gure aldetik, gure esku dauden baliabide hauek erabiltzera animatu nahi zaituztegu. Euskararen erabileran eragin handia izan ahal duten laguntzaileak dira. Eutsi euskarari teknologia berrietan ere!

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.