Gailu teknologiko eta irudien erabilerari buruzko jarraibideak
Ikastola ez da baliozko gailuen arduradun egingo (mp3, telefono mugikorra, …).
Lehen Hezkuntza:
- Ikasleek, tutorearen berariazko baimenik gabe ezin dute ekarri ikastetxera aparatu elektronikorik, hala nola, mugikorrak, MP3ak, MP4ak, kontsolak edo antzeko gailuak.
- Ikastolako ekitaldi eta ekintza ezberdinetan (jaialdiak, ibilaldiak, etab.) ikasleek edo beste pertsonek argazkirik edota irudirik grabatuz gero, irudi horiek modu egokian erabiliak eta tratatuak izango direla ziurtatzen dute.
DBH:
1. ESKUKO TELEFONOA, KABLERIK GABEKO AURIKULARRAK ETA SMART WATCH-ak EZIN DIRA IKASTOLARA EKARRI. DEBEKATUTA DAUDE.
2. Arrazoia edozein dela ere, familiak EZINBESTEKOTZAT jotzen badu ikasleak telefonoa ikastolara ekartzea, baldintza hauetan izango da:
2.1. Ikastolak interneterako konexiorik gabeko gailuen erabilera lehenestea gomendatzen du.
2.2. Smartphone bat ekarriko balitz, eskola-ordu osoan smartphone-aren erabilera ezgaitzen duen guraso-kontroleko sistema bat instalatzea eskatzen da, autobuseko eta eskolaz kanpoko ohiko denbora barne dagoelarik.
2.3. Ikasleek telefonoa amatatuta eta motxilan gordeta izango dute, kutxatila itxita dutelarik.
3. Gurasoak ez dira ikasleekin kontaktuan jarriko inongo bidea erabilita (emaila, telefono deia, telefono mezua, sare sozialak), ezinbestekoa bada familiak tutorea abisatu dezake. Modu berean, ikasleak ezin dira familiarekin kontaktuan jarri inongo bidea erabilita (emaila, telefono deia, telefono mezua, sare sozialak), ezinbestekoa bada tutore edo koordinatzaileen bulegotik etxera deitu dezakete.
4. Ikastolako edozein langilek ikasle bat aurretik aipatutako gailu batekin ikusiz gero:
– Ikasleak telefonoa eskuetan izan edo erabiliko balu, jokabide desegokia bideratuko zaio, eta telefonoa kenduko zaio egun horretako 15.25ak arte.
– Hiruhileko berean, ikasleak telefonoa bigarren aldiz eskuetan izan edo erabiliko balu, bigarren jokabide desegoki bat jasoko luke eta telefonoa hurrengo eguneko 15.25ak arte Ikastolan gordeta egongo da.
– Hiruhileko berean, ikasleak telefonoa hirugarren aldiz eskuetan izan edo erabiliko balu, Bizikidetzaren Kontrako Jokabidea jasoko luke eta telefonoa 5 eskola egunetan zehar Ikastolan gordeta egongo da, aste bukaera kanpo.
Batxiler:
- Mugikorrak amatatuta egon behar dira saio lektiboetan.
- Entzuteko tresnek itzalita edo gordeta egon beharko dute, irakasleak horiek erabiltzeko baimena ematen duenean salbu.
- Garraioko zerbitzuetan eta Ikastolako lekurik ohikoenetan (pasabideak, jolastokiak, etab.), gailu horiek entzungailuak jarrita soilik erabili ahal izango dira, gainerakoak ez gogaitzeko.

