LAUROKO JAIA – SUDADERAK
Nahi duenak erosi dezake.
Nola erosi Ikastolako Jaiko sudadera?
Sudaderak jaiaren egunean bertan erosi ahalko dira, baina aukera dago online dena honetan erosteko.
Dendaren atal hau maiatzaren 26tik ekainaren 6ra arte egongo da zabalik. Lauroko Jaiaren ostean berriro zabalduko da.
Beherago dendara sartzeko esteka duzu.
Irakurri prozedura arretaz, mesedez
Eskaerak, etapaka antolatzen dira. Beraz, seme-alabak etapa ezberdinetan badaude, egin eskera bat seme-alaba bakoitzeko. Sudaderak zuentzat baldin badira, zuen seme-alabek jasoko dute. Etapa berean badaude, eskera bateratu dezakezu.
Produktuak aukeratzerakoan, banaketa-etapa adierazi behar duzu.
Ordainketa, txartela bidez izango da, dendako aplikazioaren bitartez.
Zelan jaso erositakoa?
- Haur eta Lehen Hezkuntza: eskaera prest dagoenean, mezu bat hartuko duzue eta seme-alabari emango diogu arropa.
- DBH eta Batxiler: eskaera prest dagoenean, mezu bat hartuko duzue eta seme-alaba ohartu behar duzue DBHko Euskara Mintegitik pasatzeko.
Zelan itzuli edo aldatu erositako arropa bat?
- Ez bada arropak akatsen bat duelako, ezin izango da sudaderarik itzuli.