Silicon Valley

Silicon Valley – Dreamers Factory Junior Academy

UbZABVPw-2ESEUNE Bussines School-ek udan Silicon Valleyn burutzen diren ikastaro batzuetan parte hartzeko aukera eskaintzen dio Lauro Ikastolari: “Dreamers Factory Junior Academy” proiektua, hain zuzen.

Bi asteko egonaldian datza eta 2018ko udan Ikastolako lehen hiru partehartzaileak bertaratu ziren, gazte hauen gaitasunak indartu eta euren etorkizun profesionala bideratzen lagunduko dien esperientzia garrantzitsu hau bizitzeko.

Programa hau jakin-mina duten neska-mutil ekintzaileei bideratua dago, teknologian zaletuak direnentzat (mugikorrak, sare-sozialak, Youtube,…) bai eta startups-etan ere.

Silicon Valley-n dauden bi unibertsitate garrantzitsuenetarikoak bisitatzeko aukera dute (Stanford eta Babson College), mundua aldatzen ari diren erakundeak bisitatu (Google, Twitter, Facebook, Intel, PayPal, Dropbox, Innovalley, AirBnB, etab.), enpresa hauetako zuzendarien masterclasses-etara joan, euren startups-ak martxan jartzen ari diren gazteekin talde-dinamikak burutu, eta beste hamaika jarduera.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.