Berrien artxiboa

Juan Ignacio Perez Iglesias izan dugu aurten KUKULUMENDI hitzaldi saioei hasiera ematen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 azaroa, 2022
Azaroaren 23an Juan Ignacio Perez Iglesias dibulgatzailea eta idazlea izan dugu KUKULUMENDI – Personen talentua garatuz hitzaldi saioei hasiera emanez. Bigarren Batxilerreko ikasleei “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” hitz egin die, ostean neska-mutilek eta Garbiñe Echevarria eta Beñat Zubia aurkezleek egin dizkioten galderei erantzunez: letra eta zientziak banatzearen inguruan, ondorengo ikasketetarako gomendioak, euskara, hizkuntza era ...
Sakondu

Eman duzu izena Ikastolako berba-kafean?

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 azaroa, 2022
Hasi da Euskaraldia! Gogoan izan, Ikastolak antolatutakoen artean, berba-kafe bat dugula azaroaren 23an, asteazkenarekin. Gurasoekin solasaldia antolatu dugu euskarari buruzko hausnarketa saioa egiteko. Izena emateko garaiz zaude, azaroak 21era arte: EMAN IZENA. Animo gu ta gutarrak!
Sakondu

Etorri eta disfrutatu Gabonetako oporrak Ikastolan!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 azaroa, 2022
Gabon oporraldietarako kanpusak eskainiko ditu Behekosoloa Kiroldegiak, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere, 3 eta 18 urte bitartekoentzat. Euskara eta ingelesa landu eta indartu nahi dutenentzat bai eta kirola egin nahi dutenentzat ere badaukagu eskaintza zabala: saskibaloia, futbola eta ur-poloa. Ondoko atalean duzue eskaintza eta izen-emate orria Lauroko bazkide ez direnentzako: SAKATU OPORRETAKO ...
Sakondu

Joseba Sarrionandia izan dugu Ikastolan Batxiler 1. mailako ikasleekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 azaroa, 2022
Filosofia Mintegiak antolaturik, Joseba Sarrionandia idazlea izan dugu Ikastolan azaroaren 11n, Batxilerreko lehen mailako ikasleekin solasaldian. Hitzen ondoeza bere liburua hizpide, bestelako gaiak ere jorratu ditu ikasleen galderei erantzunez: egungo gazteria, Kubako egoera, etxera itzultzea, esaterako. Eskerrik asko Sarri gurera hurbiltzeagatik, plazera izan da!
Sakondu

Eman izena EUSKARALDIAN!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 azaroa, 2022
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra EUSKARALDIAko hirugarren edizioa burutuko da. Ohiturak astindu eta gure ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa honetan parte hartzera animatu nahi zaitugu, berriz. ere. Izena emateko laguntza behar duzu? Asteburu honetan, azaroak 11-13, Laurora bazatoz kirol jarduetara, lagunduko zaitugu: Behekosoloa Kiroldegiko sarreran izena emateko postu bat eta laguntzaileak izango dituzu. Badakizula zer ...
Sakondu

Zorionak Haizea eta Uxue, beldurrezko ipuin lehiaketako irabazleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 azaroa, 2022
Gau Beltza edo Arimen Gaua dela eta, azken astean zehar liburutegia apaindu eta erakusketa bat burutu dugu. Baina ekintza nagusia hilabete osoan zehar beldurrezko ipuin lehiaketa izan da eta azaroaren 2an izan da amaiera. Eskerrik asko parte hartu duten guztioi eta zorionak saridunei, Haizea Ruiz Lobato eta Uxue Corta-ri, Maldito reto eta Urriak 31 ipuinengatik! ...
Sakondu

Gau Beltza: Euskal Laborariak Haur Hezkuntzan izan dira ikaskide txikienekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 urria, 2022
Euskal Laborarien Taldea, DBHko hautazko jakintagai hau burutzen dutek ikasleak, alegia, Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleekin izan dira Gau Beltzaren inguruan jarduteko. Ekintza ezberdinak prestatu dituzte Haur Hezkuntzako ikasleekin egiteko: istorioa, hilerrira bisita, dantza,… Helburua? Umeen beldurrak landu. Dantza egin eta abestu nahi baduzue, hona hemen karaoke dotorea!!!
Sakondu

Fair Saturday kultura ekimenaren Inaugurazio ekitaldian izango gara

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 urria, 2022
Datorren azaroaren 25ean, ostiralarekin, “Fair Saturday 2022 Inaugurazio Ekitaldia –Evento Inaugural Fair Saturday 2022″ izango da Bilbon, Miribillan, hurrengo egunean hasiko den Fair Saturday mugimenduaren lehen ekitaldia, alegia. Fair Saturday kontzeptuak Black Friday kontsumistaren kontrapuntua eta erantzun positiboa izan nahi dut, kultura eta gizarte-proiektuak jendartearen erdigunean kokatuz. 2014tik mugimendu hori handituz joan da urtez-urte Bilbon ...
Sakondu

Zirkulazio librea arratsaldeko saioetan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 urria, 2022
Haur Hezkuntzako eraikinaren eraberritzea burutu zenean, horma mugigarriak jarri ziren gelen artean eta horri esker, umeak zirkulazio librean jarduten dira arratsaldeko saioetan irakasleek proposaturiko txokoetan parte hartuz. Umeek aukera dute beste gelakideekin elkartzeko eta txoko gehiagotan eta hornituagoetan parte hartzeko, bai eta harreman sozialak garatu eta lantzeko ere. Hona hemen irudi batzuk:
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.