Kotxez

 

Autoen sarrera eta aparkalekuak, arratsaldeetan

Haur Hezkuntzatik sartzen diren automobilek biribilgo ondoko parkinean aparkatuko dute; eta Ikastolako sarrera nagusitik sartzen direnek, Kiroldegi ondoan.

Autoek ezin izango dute Ikastolako eremuan ibili busen zirkulazioak dirauen bitartean, 16:20tik 17:45era, ikasleen segurtasun handiagorako eta busen irteeraren kudeaketa hoberentzeko.

Jarraitu, mesedez, garraio zerbitzuko arduradunen aginduei.

Ikastolara etorri edota etxera joateko auto partikularrak erabiliz gero

Haur Hezkuntza

  • Goizak
    Familiek errotonda ondoan dagoen parking-ean utzi behar dute autoa, busen etorrera ez oztopatzeko, eta ikasleak jantokiko sarreraraino lagundu beharko dituzte.
    Ezin izango da autoa geratu edo aparkatu busen espazioan edo biribilgoan.
  • Arratsaldeak
    Tutoreari jakinarazi behar diozue, idatzizko oharraren bidez; eta buseko zaintzaileari, ahoz. Ez baduzue tutorea ohartu, ikaslea busean hartu beharko duzue, zaintzailea ohartuz, eta ikasleen eta busen irteera oztopatu barik.
    Ohiko ordutegian: familientzat bi aparkaleku daude, beraz, utzi autoa bertan. Autoak ezin izango dira ez biribilgoan ezta busetarako espazio berezietan geratu edo aparkatu ere. Ikasleak jantokiko atetik aterako dira: 5 urtekoak, 16:18an; 4 urtekoak, 16:20an; eta 3 urtekoak, 16:22an.
    Ohiko ordutegia baino lehen: 16:00ak baino lehen izan behar da, ohiko irteera prozesua hasi baino lehen. Tutorea idatziz ohartu behar da eta umea gelan hartuko da.

Lehen Hezkuntza

  • Goizak

Autoak Behekosoloa parean geratuko dira eta, ikasleak jaitsi eta gero, bertan emango dute bira Ikastolatik irteteko. Ikasleak bertatik abiatuko dira euren eraikinera, jolastokia zeharkatuz.

  • Arratsaldeak
    Tutoreari jakinarazi behar diozue, idatzizko oharraren bidez; eta buseko zaintzaileari, ahoz. Ez baduzue tutorea ohartu, ikaslea busean hartu beharko duzue, parkinean dagoenean, zaintzailea ohartuz, eta ikasleen eta busen irteera oztopatu barik.
    Ohiko ordutegian: familiek 16:30tan hartuko dituzte seme-alabak, jolastoki handian dagoen eraikineko irteeran (koloreetako zutabeak) eta ez ziklo bakoitzeko irteeran.
    Ohiko ordutegia baino lehen: 16:05ak baino lehen izan behar da, ohiko irteera prozesua hasi baino lehen. Tutorea idatziz ohartu behar da eta umea Lehen Hezkuntzako idazkaritzan itxaron behar duzue.

p1110914
Lehen Hezkuntzako ikasleak batzeko lekua.

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences