Txinara bisitaldia

Diru-laguntza Txina bisitatzeko, Jiangsuko gobernuaren eskutik

All-focus14/15 ikasturtetik, Ikastolarekin eskolaz kanpokoetan elkarlanean aritzen den “Lu-Xun Ikasketa Txinatarren Institutua”ren eskutik, Jiangsu-ko Hezkuntza Sailak eskaintzen duen diru-laguntza batera aurkezteko aukera izan dugu, “Inxiu Jiangsu” proiektua, hain zuzen.

Ordutik hona, ia 30 ikasle bidaiatu dira txinara, hamabost egunez, Jiangsu probintziako ohiturak eta hiriak ezagutzera, programa zabal eta aberats batekin.

Urtearen arabera aldaketa izaten badira ere, ezaugarri orokorrak dira:

  • Adina: 12-18 urte.
  • 13-15 egun bitarteko egonaldia.
  • Ibilbidea: Nanjing, Suzhou, Shanghai,…
  • Egonaldia Jiangsuko Gobernuak ordaintzen du, bidaia eta bisadoa izan ezik.
We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences