Haur Hezkuntzako urtebetetzeak

Ezarritako prozedurari jarraituz, arduradun batek ikasleak hartuko ditu klase irteeran, eta jaia ospatuko den tokira bideratuko ditu, hau da, jantokia eta Haur Hezkuntzako jolastokia.

Jaialdiaren ostean, seme-alabak 18:30tan hartu ahal izango dituzue Haur Hezkuntzako jantokiko atean.

Gogoan izan mesedez, ezin direla ikasleen argazkiak atera urtebetetze bitartean Ikastolako instalazioetan daudenean.

Prezioa: 13,25 €  parte-hartzaile bakoitzeko. Barne daude elikadura osasuntsu baten arabera definitutako menua, jolasak eta dantzak,  etab. Kopuru hau Lauro Ikastolak duen kontu-korrontean kobratuko da.

Izena emateko prozedura

  • Urtebetetze ospakizuna baino egun batzuk lehenago, inprimaki bat banatuko da gelan zehaztasunak adieraziz. Izena emateko, idatzi mezu bat ikaslearen izen-deiturak eta gela adieraziz. Helbidea: zerbitzuak@behekosoloaxxi.com. Epea: urtebetetze ospakizunaren aurreko azken klase-eguna, 13:00ak baino lehen.
  • Erantzun mezu bat hartuko duzu konfirmazio gisa. Ez bada horrela, umea ez dago Urtebetetzean inskribaturik.
  • Ez da izen-emateko beste prozedurarik onartuko edota epez kanpo egitea.
  • Jakinarazi autobuseko zaintzaileari egun horretan ikaslea Ikastolan geratuko dela arratsaldez eta ez duela busa hartuko.
  • Ez da salbuespenik onartuko eraketa egoki baterako, zaintzaile eta arduradunen arteko txarto ulertzeak ekiditeko, edo bus zerbitzuarekin, etab.

Haur Hezkuntzako egutegia 21/22:

GELA 1. hiruhilekoa                
2. hiruhilekoa                 
3. hiruhilekoa                
5A Azaroak 2 Otsailak 8 Apirilak 5
5B Azaroak 3 Otsailak 9 Apirilak 6
5C Azaroak 4 Otsailak 10 Apirilak 7
5D Azaroak 9 Otsailak 15 Maiatzak 3
5E Azaroak 10 Otsailak 16 Maiatzak 4
5F Azaroak 11 Otsailak 17 Maiatzak 5
4A Urriak 29 Otsailak 22 Maiatzak 10
4B Azaroak 17 Otsailak 23 Maiatzak 11
4C Azaroak 18 Otsailak 24 Maiatzak 12
4D Azaroak 23 Martxoak 8 Maiatzak 17
4E Azaroak 24 Martxoak 9 Maiatzak 18
4F Azaroak 25 Martxoak 10 Maiatzak 19
3A Azaroak 30 Martxoak 15 Maiatzak 24
3B Abenduak 1 Martxoak 16 Maiatzak 25
3C Abenduak 2 Martxoak 17 Maiatzak 26
3D Abenduak 14 Martxoak 22 Maiatzak 31
3E Abenduak 15 Martxoak 23 Ekainak 1
3F Abenduak 16 Martxoak 24 Ekainak 2
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.