Asistentzia-estaldura

Lauro Ikastolak Babes Estaldura du ikasle baten ama, aita edo, hala badagokio, legezko tutore benetakotua, hil edo arauzko erabateko elbarritasun iraunkorrera etorriz gero. Delako babesak seme alaben Ikastolako eskola-zerbitzuetako hileroko kuotak beregain hartzen ditu, ikasle onuradunak Lauron eskolatuta dirauen bitartean.

2010eko irailaren 1etik aurrera gertatutako kasuetan, babes honetatik kanpo geratzen dira liburuak, kirol arropa, Eskola Kirola edota Kultura Ekintzeko matrikula, ibilaldiak eta ikasle kuotari gehitutako beste edozein gastu puntuala.

Prestazio horiei erantzuteko sortzen den urteko kuota, ikasleen hileroko ordainagirian sartuta dago, Zerbitzu Osagarrietako atalean.

Estaldura hau lehen kuota ordaintzen denetik aurrera eta interesatuek gertakizuna Ikastolan komunikatu ostean hasten da indarrean.

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences