Behekosoloko berriak

igerilekuInstalazioak bi igerileku ditu, bromo desinfekzio sistema dutenak: handi bat, gehienez 104 erabiltzailerentzat, eta txiki bat, 28rentzat; azken hau, 6 urtetik beherakoentzat eta euren arduradunentzat soilik, igeriketan ikastekoa izanik. Bietako uraren ezaugarriak umeen azal, begi eta abarren berezitasunetara egokitzen dira.

Bainu eremura sartzeko gaixotasunen bat dutenen sarrera, bertako arduradunek baldintzako dute, kutsagarriak badira eta horien artean bereziki azaleko gaitzak, gripea, katarroa eta antzekoak. Uraren kalitatea hoberena izan dadin, baita instalazio osoarena ere, denon laguntza ezinbestekoa da.

Bete beharreko araudia

Debekuak:

  • Ez sartu kaleko arropa eta oinetakoak jantzita bainu-eremuan.
  • Ez edan, ez jan, ezta txiklerik ere ahoan, bainu-eremuan.
  • Ez animaliarik sartu instalazio osoan.
  • Ez utzi hondakinik.

Bainu eremuan sartu aurretik:

  • Erabili bakoitzak norberaren txankleta zein ur-galtzerdiak, igerileku eta aldageletan bakarrik erabiltzekoak eta garbiak.
  • Dutxatu. Xaboia erabili, arduradunek hala baderitzote, krema, desodorante eta bestelako hondakinak kentzeko.
  • Komunera joan, beharrizan horiek kontrolatzeko.
  • Kendu apositoak (tiritak, esparatrapuak, etab.).

Bainatzean:

  • Erabili ile guztia batzen eta estaltzen duen txanoa. Ez kendu uretan.
  • Ez jarri toailak lurrean, bertoko kutsagarriak ekiditeko.
  • Ez zintz egin edota txisturik bota uretan.
  • Sei urtetik gorakoek ez dute igerileku txikia erabiliko, arduradunak ez badira.

Jarraitu beti sorosle edota arduradunaren jarraibideei.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.