BATXILER: ausentzia-falten kudeaketa
Batxiler etapan seme-alaben asistentzia falta guztiak (ausentziak) tutoreari komunikatu behar zaizkio, ahalik eta arinen, tutoreak ere Alexian justifika ditzan. E-posta bidali behar diozue tutoreari asistentzia faltaren arrazoia azalduz:
- Gaixotasuna.
- Medikuarengana edo antzerakoa.
- Bidaia.
- Etab.
Justifikatzen ez diren ausentziak eskola-absentismoa dira eta honek esan nahi du gurasook onartzen dutela ikastetxetik kanpo dagoen momentutik, Ikastolak ez duela seme-alabarekiko erantzukizunik.
Asteartero sistemak emaila bidaltzen die familiei ikasleak hauetariko falta/intzidentzia jaso badu:
- Ausentzia* (hau bakarrik da justifikagarria Alexian).
- Klasera berandu heldu.
- Ipad-a txarto erabili.
- Tutorearen oharra.
* Familiek lehen motako inzidentziak bakarrik justifikatu ditzakete, Ausentziak, tutoreari mezu bat bidaliz.
DBH: falta/inzidentzien kudeaketa
Ikasturte aurkezpenetan azaldu zenez, DBHn inzidentzien kudeaketa Alexia plataformaren bidez egiten dugu. Asteartero sistemak emaila bidaltzen die familiei ikasleak hauetariko intzidentzia bat jaso badu:
- Ausentzia* (hau bakarrik da justifikagarria Alexian).
- Klasera berandu heldu.
- Ipad-a txarto erabili.
- Oharra: irakasle baten oharra etxerako lanen inguruan, jarrera, epeak ez betetzea, etab.
- Heziketa fisikoko arroparik ez ekarri.
- Jantokia: jarrera desegokia.
- Garraioa: jarrera desegokia.
* Familiek lehen motako inzidentziak bakarrik justifikatu ditzakete: Ausentzia. Ikaslea Ikastolara ez bada bertaratu, inzidentzia hori familiek justifikatu beharko dute Alexia plataforman arrazoia idatziz.
Familiak aldez aurretik ausentziaren bat aurreikusten badu, horren berri ere eman ahal izango du, eta gero tutoreak onartu beharko du. Familiak ez badu ausentzia horren justifikaziorik idatzi, Alexian agertuko dira eta mezua bidaliko da asteartean. Hamabost eguneko epean tutoreek beraien taldeen falten errepasoa egingo dute Alexian eta onargarriak diren justifikazioak onartuko dituzte.
Hona hemen Ausentziak nola justifikatu behar diren:
- Dagokion ikaslearen “Justifikatu” atala aukeratu.
- Justifikatu nahi dugun falta aukeratu.
- Sakatu justifikatzeko botoiari.
- Idatzi “Oharraren just.” atalean falta horren justifikazioa. Gero tutoreak justifikazioa onartuko du edo ez.
- Botoi urdina: “Berria gehitu” atalean aurreikusten duzuen ausentzia bat idatzi dezakezue.


