Liburutegia

web_irudiaLauro ikastolako liburutegiko webgunea

Lauroko Liburutegi nagusia DEBIHEZeko eraikuntzaren lehen solairuan dago. Batxilergoko eraikinean, etapa honi dagokion Biblioteka atala ere badago.

Irakurtzeko eleberriak, olerki liburuak, antzerkia, komikiak eta aldizkariak topa daitezke. Ikasteko, hiztegiak, entziklopediak eta ikasgaiekin erlazionatutako liburu ugari daude.

Informazioa bilatzeko edota lanak egiteko, ordenagailuak ere badaude.

Zer egin dezakezu liburutegian?

  • Jolastorduetan, irakurtzera, lanak egitera edo ikastera etorri.
  • Ordenagailuetan informazioa bilatu.
  • Liburuak, maileguan, etxera eraman.

p1030223_3648x2736

p1030227_3648x2736

p1030246_3648x2736

Liburutegia erabiltzeko modu zuzena

  • Isiltasuna: oso garrantzitsua da denok isilean egotea, norberak bere lanak modu egokian eta lasaiean egiteko.
  • Mailegua: ikasle bakoitzak 3 liburu eraman ditzake etxera, 15 eguneko eperako. Denbora gehiago behar izanez gero, epealdia luzatuko litzaioke.
  • Materiala: guztiona denez, ondo zaindu behar da. Zerbait galdu edo apurtzen bada, ikasleak ordaindu beharko du.
  • Garbitasuna: Liburutegia guztiona da eta, beraz, garbi mantendu behar da. Horretarako, ezin da barruan jan eta zikinkeriak zakarrontzira bota behar dira. Bakoitzak bere lekua aurkitu duen bezala utzi behar du (aulkia jaso, paperak bota, …).
  • Ordenagailuak: ordenagailu bakoitzean pertsona bakarra egon daiteke lanean.

Gogoratu

  • Liburutegia guztiona da. Bertako materiala zaindu behar da.
  • Isilean egon behar da.
  • Bakoitzak bere lekua garbi mantendu behar du.
  • Ezin da liburutegian jan.
  • Liburuak, maileguan, etxera eraman daitezke.
www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.