Ohiko galderak

Zein atal ditu web orrialdeak?

WEB orrialdeak atal publiko bat dauka: orrialde nagusian agertzen diren berriak eta goi aldeko atala.

Lauro Ikastolako familia eta ikasleek atal pribatua dute: bertara sartzeko, erabiltzaile eta pasahitza behar dute. Sarrera-gako hauek Alexia plataforman sartzeko berberak dira.

Zelan erabili erabiltzailea?

Lauro Ikastolako guraso bakoitzak bere erabiltzaile propioa du eta norbere datu pertsonalak ikusten ditu WEBaren bidez. Ikastolan sartzean, emango zaio bakoitzari berea, eta ahaztuz gero, wengunean bertan eskatu behar da gogorapena: “Zure pasahitza ahaztu duzu?”

Guraso bakoitzaren erabiltzaileak Lauron eskolatutako seme-alaba guztien datuak erakusten ditu.

Ikasle bakoitzak bere erabiltzailea du, DBHtik aurrera. Erabiltzaile hau Ikastolan bertan ematen diegu aurrematrikula epean. Ikasleak bere datu propioak bakarrik ikusten ditu.

Zer egingo dut seme-alabak arropa edo materialen bat galdu badu?

Lehen Hezkuntzakoa bada, izen jarrita izanez gero, jabeari itzuliko zaio. Izenik ez badu, “Gauza galduak” espazioa utziko da eta bertara joan beharko da bila.

DBH edo Batxilerrekoa bada: atezainei galdetu beharko diete.

Ikastolako arropa eta material guztiak izenez identifikatuta egon daitezen gomendatzen dizuegu.

Zer egingo dut seme-alabak arropa edo materialen bat galdu badu autobusean?

Buseko zaintzaile edota gidariari galdetu behar dio.

Nola bidaliko dut Ikastolara datu pertsonalen aldaketa, iradokizun edota erreklamazio bat?

Idatzi mezua idazkaritza nagusira: zuzend_idazkaritza@lauro.eus

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.