aritzeko prestuak eta munduari irekiak
eta proiektu eta material propioa
heziketa eleanitzerako
Azaroaren 6an, 7an eta 8an elikagaien bilketa egingo dugu Ikastolako etapa guztietan
Gure ikasleak pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan daitezen, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen azalduta dugu Ikastolako Xedean. Duela urte batzuk, Lauro Ikastolako etapa guztietan, elikagaien bilketa egiten dugu BEB (Bizkaiko Elikagaien Bankua) erakundearekin. Parte hartu!
Gabriel Arestiren bueltan, proiektua Batxiler 1. mailan
Batxiler 1. mailako ikasleek, Euskara eta Literatura ikasgaian, Gabriel Aresti idazlea eta Bilbo hiria aztertu dute hiriburuan ibilbide bat eginez. Jarduera honetan Bilboko historia eta Arestiren lana uztartu dituzte, euskal nortasunean eta frankismoaren garaiko giroan sakonduz: Bilboko eraldaketa prozesuak, frankismoaren osteko Bilbo, euskal kulturaren susperraldia, garai horretako ideologia talkak, nazionalismoa eta Sabino Arana, langileak eta ...
Zibersegurtasuna, ziberjazarpena, bideo-jokoak eta giza-sareak: familia eta ikasleentzat saioak
Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako gurasoek hitzaldia izan dute zibersegurtasunaren inguruko gaiak jorratzeko, bai eta 5. mailako ikasleek ere. Hizlaria, Igor Gaminde, “Pantallas amigas”eko kidea. Gurasoen saioetan tratatu dituen gaiak izan ziren: zibersegurtasun, pribatasun eta identitate digitala, bideo-jokoak eta sare-sozialak, noiz erosi baliabide eta gailu teknologikoak, arautegi legala edota penala baliabide ...
Solasaldia Jon Gerediagarekin, Euskadi Literatura Saria 2024
Jon Gerediaga Goitia, Lauroko ikasle-ohia eta egun irakaslea Bigarren Hezkuntzan, euskarazko 2024 Euskadi Literatura Saria izan da Zeru-lurren liburua (Elkar) lanarekin, bere zazpigarren poesia liburua. Tarte bat topatu dute Naia Puentes Ruiz eta Elaia García Madroñal bere ikasleek solasaldi baterako, Batxiler aurreko lorategian, Jonen esanetan, ikasle zenean landatu zituzten zuhaitzen artean. Eskerrik asko eta zorionak, ...
Palestina gaur hizpide KUKULUMENDI saioan
Batxiler 1eko ikasleekin izan dugu gaur Xabier Madariaga Idirin kazetaria, KUKULUMENDI hitzaldien aurtengo lehen saioan. Jerusalem-etik etorri berri, Xabierrek, ikastolako ikasle-ohiak eta gurasoak, Palestina-Israel gatazkaren historiaren laburpen bat egin du eta kazetariaren lanbideaz aritu izan da, Naia Puentes Ruiz eta Peru Laskurain Barandiaran ikasleek gidatu duten saioan. Aurreko ikasturtean, urriaren 7aren ostean, Ikastolan izan genuen ...
Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartea, 50 urte baino gehiagoko ibilbideagatik omendua
Urriaren 3an KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUAK aitortza erakutsi zien mende erdi baino gehiago daramaten hogeita hamar euskal enpresa kooperatibori, euren artean, Lauro Ikastola. Kooperatibaren Presidentea, Xabier Manterola, eta Idoia Iruretagoiena, Ikastolako Zuzendari-Gerentea, Kooperatiben Kontseiluak mugimendu kooperatiboaren aitortza soziala handitzeko burutzen duen ekitaldi honetan izan ziren. Zorionak aitortutako kooperatiba guztiei ere! Egungo Kooperatiba osotzen dugunon aldetik, aitortza ...
European Youth Parliament-eko estatuko saioetan izan dira gure ikasleak, Valentzian
Aurreko ikasturtean, Batxilerreko Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel Torrel ikasleak sailkatuak izan ziren Bilboko saioetan European Youth Parliament-eko estatu mailakoetan parte hartzeko eta irailean Valentzian izan dira Gorka Lozano irakasleak lagundurik. Esperientzia bikaina izan dute! Emaitzak irten direlarik, Alaitz Alonsok aipamen berezi bat lortu du. Zorionak! Jorratu beharreko gaiak izan ziren: European Youth Parliament ...
Psikologia aukerako ikasleak, LQDVI Bilboko kongresuan
Fundación Lo Que De Verdad Importa Fundazioak bere kongresuaren XVI. edizioa ospatu du Bilbon irailaren 25ean eta bertan izan dira Batxilerreko ikasleak, Psikologia aukera dutenak, hain zuzen. Bi mila ikasle inguru batzen dituen honetan, baloreen garrantziaz aritu dira horiek norberaren bizitzan eta gizartean izan dezaketen inpaktu baikorra aztertuz. Miriam Martínez, Edurne Pasaban eta María Galánen ...
DBH 2ko bi ikaslek Cambreko Open Science zientzia-azokan aurkeztu dute euren proiektua
Maiatzean Bilbon ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokan orduan DBH 1. mailan zeuden Iraide Ausin Vicuña eta Izaro Gutierrez Gonzalezek, lehen saria lortu zuten euren kategorian, “Ogiaren lizunaren hazkuntza” proiektuarekin. Lortutako saria Galiziako Cambreko Open Science zientzia-azokan partea zen eta egunotan bertan izan dira, Amaia Perez eta Ainhoa Fernandez irakasleak lagunduta. Zorionak egindako lanagatik!
24/25 Ikasturteko informazioa
Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 24/25” dokumentuak, atal pribatuan ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK – PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen inprimatutako alea iraileko lehen eskola egunetan helaraziko dizuegu seme-alaben bidez. Bitartean, kontuan izan edukirik gehienak dagoeneko eskuragarri dituzuela webgunean, eta ikasturte osoan zehar ere: Hileko ordainagiriaren xehetasuna, ohikoa den bezala, webgunearen atal pribatuan ...
LauroLan praktika profesionalak amaitu dituzte Batxiler 1eko ikasleek
Ekaineko azken egunetan burutu dute Batxiler 1. mailako ikasleek “LauroLan” programa, hau da, lan-merkatu eta lanbide ezberdinetara hurbiltzeko ekimena Orientabide Akademiko eta Profesionalaren barruan. Ikasleek borondatez eman dute izena programa honetan eta Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko. Hona hemen aurten parte hartu duten enpresen zerrenda: Eskerrik asko Laur@Lan programa posible egiten duzuen ...
Elkartasun merkatu arrakastatsua aurten ere!
Ekainaren 10ean, Lehen Hezkuntzako ikasleek etxetik ekarritako liburu eta mahai-jolasekin urteroko “Elkartasun merkatua” burutu zuten: euro baten trukean, ikasle bakoitzak liburu edo jolas bat erosi zuen, giza-ordezkariek kudeatu zuten merkatuan. Batutako dirua 775 € izan da eta dagoeneko ICLI – Lankidetzarako Ingeniaritza elkarteari komunikatu diogu, eurek baitira Indiako Premdham egoitzara helarazten dutenak. Indiako egoitzan poz ...