Berrien artxiboa

Fair Saturday kultura ekimenaren Inaugurazio ekitaldian izango gara

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 urria, 2022
Datorren azaroaren 25ean, ostiralarekin, “Fair Saturday 2022 Inaugurazio Ekitaldia –Evento Inaugural Fair Saturday 2022″ izango da Bilbon, Miribillan, hurrengo egunean hasiko den Fair Saturday mugimenduaren lehen ekitaldia, alegia. Fair Saturday kontzeptuak Black Friday kontsumistaren kontrapuntua eta erantzun positiboa izan nahi dut, kultura eta gizarte-proiektuak jendartearen erdigunean kokatuz. 2014tik mugimendu hori handituz joan da urtez-urte Bilbon ...
Sakondu

Zirkulazio librea arratsaldeko saioetan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 urria, 2022
Haur Hezkuntzako eraikinaren eraberritzea burutu zenean, horma mugigarriak jarri ziren gelen artean eta horri esker, umeak zirkulazio librean jarduten dira arratsaldeko saioetan irakasleek proposaturiko txokoetan parte hartuz. Umeek aukera dute beste gelakideekin elkartzeko eta txoko gehiagotan eta hornituagoetan parte hartzeko, bai eta harreman sozialak garatu eta lantzeko ere. Hona hemen irudi batzuk:
Sakondu

Irakurketa Konpartituko jarduerak abian dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 urria, 2022
Eskola kirola, Kultur ekintzak eta Hizkuntzak eskaintza barnean da “Irakurketa konpartitua” jarduera, Batxilerreko ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 2.mailakoak bateratzen dituen kooperazio proiektua, alegia. Eguneroko azken orduan, Lehen Hezkuntzan, irakurketa saioak burutzen dituzte Batxilerreko ikasleek 2. mailako ikaskide txikiekin, duela zortzi urte irakurketa sustatzeko jaio zen ekimen honetan. Ekintza LHko Irakurketa Planaren barruan kontenplatuta dago eta ...
Sakondu

Urriak 17, emakume idazleen eguna

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 urria, 2022
Urriaren 17an Emakume Idazleen Eguna ospatzen dugu eta aste honetan zehar Lauroko Liburutegiak erakusketa berezia egingo du egun hau agerian jartzeko Emakume idazleen posterrak egin eta Liburutegiko espazioan jarri dira, eta aste honetako egun guztietan argitalpen berezia izango da Twiterren lau idazle aipatuz. Ospa dezagun eguna, eta irakurri emakume idazleen lanak! Zein aukeratuko duzu?
Sakondu

Emakumezkoen futbola indarberrituta Lauron

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 urria, 2022
Urte askotan gure neskak Ikastolako futbolean ahalik eta ondoen integratzearen aldeko apustua egin dugu. Iraia Iturregi, Arrate Orueta eta Jone Guarrotxena bezalako ikasleek arrakasta profesionala lortu dute Lauroko patioetan baloiari lehen ostikoak eman ondoren. Denbora luze baten ondoren, aurreko ikasturtean neskek soilik osotutako talde bat ateratzea lortu genuen. Eta aurten zer? Ba, aurrerapauso itzela emango ...
Sakondu

Ikerketa Lana: espaziontzi bat diseinatzeko erronka DBHko 3. mailan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 7 urria, 2022
Urriaren 6an DBH 3ko Ikerketa-Lana jakintzagaiko ikasleek hitzaldia jaso zuten SENER AEROESPACIAL-en eskutik. Senerreko bi ingeniari bertaratu ziren, Laura San Martin eta Janire Zabaleta, euren ikasketa, lan eta une honetan garatzen ari diren proiektuez hitz egiteko. Egun pil-pilean dauden proiektuetan parte-hartze zuzena duten bi ingeniari dira, esate baterako Artemis eta Exomars; eta aurtengo gaia Ikerketa-Lanean ...
Sakondu

Geografia politikoa mintzagai DBH 3ko hitzaldian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 urria, 2022
Urriaren 4ean, DBH3ko talde guztiek hitzaldia jaso zuten Auditorium-ean, Gizarte Zientzien Mintegiak antolatuta, Gizarte ikasgaian lantzen ari diren GEOGRAFIA POLITIKOA gaian lagungarri izateko asmoarekin gauzatu zen. Hizlaria Eusko Jaurlaritzako goi kargua da eta ikastolako gurasoa: Yurdana Burgoa Valtierra, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria.  Talde bakoitzarekin ordubetez egon, eta hitzaldian “EUSKADIKO ERAKUNDE POLITIKOEN ...
Sakondu

KIVA eguna ospatu dugu Lehen Hezkuntzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 urria, 2022
Urriaren 4ean “KiVa eguna” ospatu dugu Lehen Hezkuntzan elkarbizitzarekin dugun konpromisoarekin jarraitzeko. Mailaka batu dira ikasleak etapako Areto Nagusietako batean ikasturte honetako aldarria irakurri eta elkarbizitza positiboaren aldeko konpromisoa berriztatuz. Lauro KiVa ikastetxe bat da 2017 urtetik, 2012-2013tik Ikastolak diseinatuta zuen Elkarbizitza Plan Orokorrari eduki berria gehituz. KiVa eskola-jazarpenaren (bullying) aurkako programa da, Finlandiako Hezkuntza ...
Sakondu

Jarraitzen dugu Ukrainar errefuxiatuekin kolaboratzen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 iraila, 2022
Ukrainako laguntza bideratu dugunean kontaktu izan dugun Ikastolako amak adierazi digu Sarrikon Ukraniar zentro bat zabaldu berri dutela, Bilboko Udaletxeak eskaini dizkien instalazioetan. Urritik aurrera gaztelera eskolak emango dizkiete ukrainar errefuxiatuei, bai eta ukranirrakoak ere haren seme-alabei. Altzari eta materiala behar zutela eta, erabili ez eta gordeta genukan materiala eman diegu martxan has daitezen: mahaiak, ...
Sakondu

Lehen hiruhilerako behin-betiko zerrendak eta plaza libreak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 iraila, 2022
Ondoan dituzue ikastaroetako lehen hiruhilerako behin-betiko zerrendak eta plaza libreenak. Plaza libre bat eskatzeko: Eskaera egiteko epea irailaren 23an hasiko da, ostirala, 9:00etan. Ordu horretatik aurrera hartzen diren eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, bazkideek lehen bi egunetan lehentasuna dutela kontuan izanda. Helbidea: zerbitzuak@behekosoloaxxi.com Zehaztu ondoko datuak: IZEN-DEITURAK ETA ONARTZEN DUZUN PLAZA. Kontuan izan ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.