Berrien artxiboa

Lauro Ikastolako EA 2030 proiektuko ekintzak bideo batean batu ditugu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 ekaina, 2021
Lauro Ikastolan Garapen Iraunkorrerako Helburuak lantzen jarraitzen dugu. Horrela, EA 2030 proiektuaren barne, jasangarritasunaren alde eta ingurumen hezkuntza lantzeko Ikastolan egindako ekintza ugari azaltzen dituen bideoa ikusi daiteke esteka honetan. Eskerrik asko jarduera hauetan parte hartu eta lagundu duzuon guztioi! Disfrutatu, eta hartu indarra datorren urtean gehiago eta hobeak izan daitezen!
Sakondu

Udan ere pantailetan euskaraz gozatu!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 ekaina, 2021
Oporretan gaudela, gure ikasleek pantailak ohi baino sarriago ikusten dituztela badakigu. Horregatik, opor hasieran egonda, Ikastolatik euskaraz zer eta nola ikusi erakutsi nahi dizuegu, hemen edo kanpoan egonda, klik batera izateko. EITBk EITB nahieran aplikazioa berritu du eta bertan modu erraz-errazean edukietara sartzeko aukera ematen digu. Hauek, estekak: ANDROID, IOS. Bertan, haurrentzako atal berezia dago. Gainera, ikusitakoa jarraitzen ikusteko ...
Sakondu

Haur Hezkuntzako bideoak. OPORRAK ONDO PASA!!!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 ekaina, 2021
Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko mailetan, ikasturtea agurtu eta udako opor onak opatzeko bideoak egin dituzte. Azken hiruhilekoan burututako proiektuen gaiak baliatuz, bideo bana grabatu dute, ikasleak eurek protagonista osoak izanik. Eskerrik asko denoi, eta opor onak izan!
Sakondu

Jun, 38” Rubik Kuboko lehiaketa irabazteko

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 ekaina, 2021
Ekainaren 11n, Rubik Kuboko Txapelketaren Finala ospatu zen Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, streaming bidez gela guztiek ikusi ahal izateko. Txapelketa hau bai bigarren zein hirugarren hiruhilekoetan ospatu dira, formato ezberdinekin, baina biak itzelezko arrakastarekin: azken hiruhilekoan jolastorduetan ospatu da, ikasleen %33ko partaidetzarekin. Ondoan duzue zikloko irabazleen koadroa, mailaz-mailako irabazleekin. Finalean, maila bakoitzeko irabazleek hartu zuen ...
Sakondu

Agurra 43. promozioari! Nahi duzuenera arte!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 ekaina, 2021
Ekainaren 11n, Lauro Ikastolako 43. promozioaren agurra ospatu genuen. Oso ekitaldi berezia izan zen, osaun-egoerak hala behartuta, presentziala ikasleentzat eta streaming bidezkoa familientzat. Ekitaldia alaia izan zen, musika eta ikasleentzako oparia protagonistak, eta bertan emandako promozioaren ibilbidea laburbiltzen duen bideoa egindako argazkiak familien atal pribatuan daude ikusgai. Hemen ondoan, promozio honek Ikastolan utzitako haziaren testigantza:
Sakondu

Lehen Hezkuntzako eko-arduradunak Loiuko Udal foroan izan dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 ekaina, 2021
Ekainaren 11n Lehen Hezkuntzako 6. mailako ekoarduradunek Loiuko Udal Foroan parte hartu zuten. Bertan, Loiuko alkatearen hitzak entzun eta gero, ikasturte honetan ikastolan jasangarritasunaren alde egindako ekintza desberdinak azaldu dituzte. Horrela, “Gela berdea” Saria, tximeleta eta intsektuen oasia, inguruko txorien azterketaren proiektua edo hondakinak ondo sailkatzeko egurrezko egitura handien proiektua bezalako ekintzak azaldu dituzte. Azkenik, ...
Sakondu

Aiala Garabietak, 2. saria Elkarreko Ipuin eta Ilustrazio txapelketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 ekaina, 2021
Aiala Garabieta Oribe, 4.DBHko ikaslea, Elkarrek urtero antolatzen duen ipuin eta ilustrazio txapelketako irabazleetako bat izan da. Aurtengoa 13.edizioa izan da eta komikia sortu atalean, Aialak bigarren saria irabazi du. “Bizitza itsasontzian” izan da aurtengo gaia. Hemen duzue berak aurkeztutako lan zoragarria. Disfrutatu! Zorionak Aiala!
Sakondu

15 ikaslek hartu dute aitorpena Jakin-Min programa parte hartu izanagatik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 ekaina, 2021
Ikasturte honetan markak hautsi ditugu: hamabost ikaslek burutu dute Jakin-Mina hitzaldietako programa, Zientzietako Mintegiaren proposamenari erantzunez. Aitorpenezko agiriok ekitaldi ofizialean hartzen ohi dituzte ikasleek, Hezkuntzako Sailburuaren eskutik, baina osasun egoera dela eta Ikastolara bidali eta Esther Atela irakasle arduradunak banatu die. Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren ...
Sakondu

33 ikasle “Academica”ko Ohorezko koadroan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 ekaina, 2021
Diploma Dual-ean parte hartzen duten 43 ikasleetatik, 33k hartu dute Honor Roll aitormena Academica-k ematen duena, %70ak, alegia. Aitorpen hau 8tik gorako batez-bestekoa lortzen duten ikasleei egiten zaie. Zorionak denoi egindako lanagatik! Diploma DUAL Batxilerreko titulazio bikoitzari buruz gehiago jakiteko, KLIKATU HEMEN.
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.