aritzeko prestuak eta munduari irekiak
eta proiektu eta material propioa
heziketa eleanitzerako
“Ekintzailetza” Alatz Bilbao eta Jon Uriarteren eskutik Kukulumendi hitzaldi saioetan
Martxoaren 3an, “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren ikasturteko azken saioa izan dute Batxiler lehen mailako ikasleek. “Ekintzailetza” gaia jorratu dute Alatz Bilbaok eta Jon Uriartek, Nutsa Takadse, Niko Mies, Markel Minetti eta Maider Lasa ikasleek gidatu duten saioan. Alatz, Mungiko “Bakea” jatetxeko sortzailea da, oraintsu Michelin Izarra lortu duena, bere proiektu oso bereziarekin: ...
First Lego League txapelketan, Lehen Hezkuntzako taldea
Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitatearekin, EHU eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, FIRST LEGO League Euskadiren 17. edizioa ospatu du, otsailaren 28an, Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen. Zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea helburu duen hezkuntza programa honetan 6 eta 16 urte bitarteko ikasleek hartu dute parte eta Lauro Ikastolako Lehen Hezkuntzako talde bat bertan izan da, ...
Ikerketa Faktoria: EHUko ikerlarien hitzaldia DBH 3-4 eta Batxiler 2n
DBHko 3. eta 4. mailako “Ikerketa faktoria” jakintzagaiko ikasleek jarduera berezi bat izan zuten otsailean EHUko ikerlarien eskutik: Gorka García Casado eta Josu Bizente Martin bertaratu ziren Larruazaleko Mikrobiota Eguzkipean” gaia jorratuz. Hitzaldi honetan Batxiler 2. mailako Biologia ikasleak ere izan ziren. Ikerkuntza zertan datza kasu errealetan ikustea ezinbestekoa da ikasleen ikerlari-bokazioak sustatzeko. Gorka eta ...
Batzar Nagusiak Urteko kontuak onetsi eta Kontseilu Errektore eta Jagolaritza Batzordeak berriztatu zituen
Bazkideen 431eko quorum-arekin, bertaratutako 176 bazkide eta ordezkatutako 255, azken urteetako parte-hartzerik altuena, Batzar Nagusiak Kudeaketa soziala, Urteko kontuak eta emaitzen destinoa onartu zituen, bai eta eta 2027-2028rako bazkide berrien hasierako diru-ekarpena ere. Errektore Kontseiluko informazioen atalean, 2025 urteko garapenaz informatu zen, Lauro Fundazioaz, 2025-2030 Plan Estrategikoaz eta hurrengo erronkez. Halaber, Kontseilu Errektoreko kide berriak ...
Euskal Herriko Inauteriak Lauro Ikastolan
Inauteriak ospatzeko ekitaldi bikainak burutu dira Haur eta Lehen Hezkuntzan. Txikienek, mozorroak prestatu zituzten gelan otsailaren 12an musika ekitaldi dibertigarri eta alaia borobiltzeko. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak, otsailaren 13an, euria izanik ere, jolastokiko aterpean elkartu dira Euskal Herriko Inauteri-Aratuste ezberdinak antzezteko. Zein polita den jaiaz disfrutatzea gure ohiturak galdu gabe!
Aniztasunari buruz Sehaska elkartearekin
Otsailaren 2an Sehaska elkartearekin topaketa izan dugu ikastolan, LGTBIQ+ kolektiboko familien topagunea, hain zuzen, dagoeneko 15 urtetako ibilbidea egin duena. Erakunde ofizial desberdinekin harreman ona dute eta ekimen-proposamenak burutzen dituzte. Euren azkeneko ekintzen artean, familia eredu anitzak erakusten dituzten egutegi batzuen sorrera izan da eta ikastetxe desberdinetan banatu dituzte. Topaketa hau informazioa eta egiteko moduak ...
Hamaika kantaldi ikasleek, Agate Deuna bezperan
Lauro Ikastolako hainbat ikasle izan da Agate Deuna bezperan abesten, Bilbon, Loiun eta Ikastolan bertan. Txikienetatik hasita, Ikastolatik ibilbidea egin dute 4-5 urteko ikasleek leku ezberdinetan ikaskide nagusientzat abesten: batxiler, jolastoki handia. Lehen Hezkuntzako maila batzuk Ikastolan bertan izan dira kantuz, baina inguruko auzokideak ere bisitatu dituzte gure kulturan hain tradizio handia duen ohitura eramanez. ...
European Youth Parliament – EYP saioetan izan dira Batxilerreko 9 ikasle
Urtarrilaren 30etik otsailaren 1era tokian-tokiko European Youth Parliament saioak izan dira Bilbon. Laura Nozal irakasleak koordinaturik eta Leire Martinez eta Nerea Loidi ingeleseko irakasleak lagunduta, ondoko Batxiler 1. mailako ikasleek parte hartu zuten: Aurten, beste ikastetxeetako hainbat ikasleekin jorratu eta ingelesez debatitu behar izan dituzte arduradunek proposaturiko gaien inguruan. – Publich health Arretaren kostua: Depresio ...
Kontzertu ekonomikoa hizpide Kukulumendiko saioan, Guillermo Dorronsororen eskutik
Urtarrilaren 22an Guillermo Dorronsoro izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan, Euskal Kontzertu ekonomikoa eta kupoa azalduz. Paktu-ekonomiko honen historia eta ibilbidea, berori izateko eskubide eta abantilak, eta zergatik defendatu eta babestu behar dugun azaldu die ikasleei oso modu ulerkor eta hurbilean. Duela gutxiko testuinguru historikoa azaltzeko ere, bere familiako ...
Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi izan ditugu bertsotan
Urtarrilaren 21ean Nerea Ibarzabal Salegi eta Uxue Alberdi Estibaritz izan ditugu Lauron Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioen proiektuan parte hartuz. Nerea eta Uxue ikasleen galderei erantzunez hasi dira, eta bertsotan amaitu, tartean, hainbat ariketen bitartez euren egiteko bikaina erakutsiz ikasleen entretenimendurako. Irati Alkorta, Kattalin Gonzalez, Joseba Hormaza eta Oier Mayorga ...
Kurrikulua prestatu, norberaren marka sortu, elkarrizketa egin… Lan merkaturako prest!
Urtarrilaren 20an Batxiler 2. mailako ikasleek Iñigo Ochandianorekin aritzeko aukera izan dute, Campo&Ochandiano-ko arduradun eta Ikastolako guraso dena, lan merkatua aztertuz. Campo&Ochandiano giza baliabideen arloko aholkularitzan aitzindaria da, eta bere funtzio nagusien artean, pertsonen hautatze prozesu masiboak egitea da. Beraz, Iñigok bere ezagutza eta esperientziak ikasleei hurbildu dizkie: unibertsitate karrera nola aukeratu, enpresek zer nolako ...
Minbiziaren prebentzioan lan egitea: LH 5, DBH 2 eta Batxiler 1
Ikastolak ikasleengan bultzatu nahi dituen baloreekin lotuta, eta bizitza osasuntsua egiteak ikaslearen osasun fisiko eta emozionalean eta errendimendu akademikoan dituen eraginak kontuan hartuz, SUNRISE izeneko programa piloto batean parte hartzea erabaki dugu Lehen Hezkuntzako 5. mailan, DBHko 2.ean eta Batxiler 1. mailan. Proiektu hau Osakidetzak Europako beste herrialde batzuetako osasun sailekin koordinaturik martxan jarriko duen ...
















