Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan

Ekainaren 6an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, Fair Saturday Fundazioak antolatutako “Pentsatzeko Ipuinak 2026” lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatu zen. Lehen Hezkuntza 4. mailako Jon Maguregi Castillo bere kategoriako saridunetako bat izan da Sekretuen logela izenburuko ipuinarekin.

Aurten, lehiaketaren gai nagusia “Errespetua” izan da, eta Jonek bikain islatu du balio hori bere lanean. Gainera, Fair Saturday ekimenaren filosofiari jarraituz, sari honek alde solidarioa du: ikasleak irabazitakoaren zati bat Aspanovas proiektura bideratuko du, errespetua hitzetatik ekintzetara eramanez.

Zorionak egindako lanagatik eta erakutsitako konpromisoagatik!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences