Berrien artxiboa

LauroLan praktika-profesionalen jarduerak izan dira ekainean

Ekaineko azken egun lektiboetan, ikasturtea gaindituta zutela, “LauroLan” programako jarduerak burutu dituzte Batxiler 1. mailako ikasleek , lan-merkatu eta lanbide ezberdinetara hurbiltzeko ekimena, hain zuzen, Orientabide Akademiko eta Profesionalaren barruan. Ikasleek borondatez eman dute izena programa honetan eta Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko. Hona hemen aurten parte hartu duten ...
Read more

Ekaineko jarduera bereziek azken egun-lektiboak bete dituzte

Ikasleen prestakuntza eta konpetentziak osotzeko proposatzen ditugun ekaineko jarduera bereziak aukera bikaina dira ikasturtea gainditu duten ikasleentzat azken egun lektiboei probetxua ateratzeko. Ekintza praktiko, ikastaro, tailer eta informazio-saio ezberdinak dira DBH eta Batxilerreko mailetara egokituak. Ikasleek euren interesi hobeto egokitzen direnak aukeratzen dituzte eta, kasuren batean, ezagutzen ez zuten norberaren gaitasun edo talentu bat deskubritzeko ...
Read more

USaP-eko nota bikainak berretsi ditugu, azterketako aldaketen gainetik

Lauro Ikastolako  USaP probako derrigorrezko zatiko batazbestekoa 7,3 batean kokatu da, eta ikasleen azken hamazortzi urteetako 7tik gorako batezbestekoa berresten da.  Aurten lehenengo deialdian gure ikasleen %95,3a aurkeztu da, COVID-eko bi ikasturteak kanpo utziz, gure ibilbidean ohiko deialdian aurkeztu dugun ikasle portzentai altuena.  USaP frogako azterketen egituran aldaketak egon dira eta hurrengo ikasturteetako eredu definitiboak zehaztearen bidean daude, gaitasunetarantz bideratutako galderek indar ...
Read more

Jon Maguregi saritua “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan

Ekainaren 6an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, Fair Saturday Fundazioak antolatutako “Pentsatzeko Ipuinak 2026” lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatu zen. Lehen Hezkuntza 4. mailako Jon Maguregi Castillo bere kategoriako saridunetako bat izan da Sekretuen logela izenburuko ipuinarekin. Aurten, lehiaketaren gai nagusia “Errespetua” izan da, eta Jonek bikain islatu du balio hori bere lanean. Gainera, Fair Saturday ekimenaren filosofiari ...
Read more

Sarituak, EHUko Ekonomia Olinpiadan

Ekainaren 5ean, 2. Batxilergoko Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinuko Lauroko ikasleak EHUk EUSKADIKO XVII. EKONOMIA OLINPIADAren sari banaketan egon ziren, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, hain zuzen, Maite Mugira eta Zaloa Gomezek lagunduta. Irene Andres ikasleak banakako saria jaso zuen Euskadiko 6. postua lortu baitzuen. Bestalde, guztira aurkeztutako 80 ikastetxeen artean, Lauro Ikastolako ikasleek notarik ...
Read more

Batxiler 1eko ekaineko ekintza bereziak

Batxilerreko ohiko ebaluaketan ikasturtea gainditu duten ikasleentzat, jarduera eta ikastaro bereziak antolatzen ditugu ekaineko azken egun lektiboetan. Aurten izan dira: Antolatutako jarduerak kurrikuluaren osagarri garrantzitsua dira, bai eta ikasleen konpetentzien errefortzua ere. Zorionak parte hartu duten ikasleei, eta euren familiei, hartu duten konpromisoagatik eta egin duten esfortzuagatik!
Read more

Amaituta dagoeneko Forensic Science-ko aurtengo kasuak

Ikasturtea ia amaitu da, eta FORENSIC SCIENCE bezalako proiektu batzuk amaitu dira. Forensic Science, Batxilergoko 1. mailan garatua, STEAM hezkuntza-ekimen bat da, eta ikasleei ikertzaile eta polizia zientifiko bihurtzea proposatzen die, itxurazko krimen bat konpontzeko: lapurreta bat, hilketa bat,… Ikasleek lantaldeetan lan egitean datza, auzitegiko adituen rola hartuz, kasu praktiko bat ebazteko. Programa hainbat fasetan ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences