USaP-eko nota bikainak berretsi ditugu, azterketako aldaketen gainetik

Lauro Ikastolako  USaP probako derrigorrezko zatiko batazbestekoa 7,3 batean kokatu da, eta ikasleen azken hamazortzi urteetako 7tik gorako batezbestekoa berresten da. 

Aurten lehenengo deialdian gure ikasleen %95,3a aurkeztu da, COVID-eko bi ikasturteak kanpo utziz, gure ibilbidean ohiko deialdian aurkeztu dugun ikasle portzentai altuena

USaP frogako azterketen egituran aldaketak egon dira eta hurrengo ikasturteetako eredu definitiboak zehaztearen bidean daude, gaitasunetarantz bideratutako galderek indar handia hartu dutelarik. Horrek eragina izan du Euskadiko ikastetxeen derrigorrezko atalaren batazbestekoan. 

Ikastolan lortutako espediente nota ere, hirugarrenez, gure historikoaren altuena izan da, 8koa, alegia. Izatez, 8 edo gehiagoko espedientea lortu duten ikasleen ehunekoa %43,5 izan da, espedienteen azkeneko hamar urteetako goranzko joera konfirmatzen duena. Eta 8,75 edo gehiagoko lortu dutenena, %28,7.

Azkeneko egunetan egunkarietan entzun ditugun berrien kontrara, Lauro Ikastolan Euskadiko batazbestekoarekiko diferentzial gehien lortu duen ikasgaia Euskera izan da, Euskadiko batazbestekotik 1,58 puntu gorago kokatu delarik. Euskadiko batazbestekoarekiko diferentzial handiena mantendu duten beste ikasgaiak Ingelesa, Zientzietako Matematikak eta Marrazketa Teknikoa izan dira.

Gure ikasleek euren emaitzarik onenak lortuko dituztela ziurtatu nahi dugu eta horretarako esfortzu berezia egiten dugu neska-mutilek euren helburuak eta nahiak betetzen dituztela ziurtatzeko, Orientabide Akademiko eta Profesionalaren bidez eta heziketa emozionala zainduz, besteren artean.

Zorionak gure ikasle, irakasle eta familiei egindako lan bikainagatik!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences