Berrien artxiboa

Solasaldia Jon Gerediagarekin, Euskadi Literatura Saria 2024

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 urria, 2024
Jon Gerediaga Goitia, Lauroko ikasle-ohia eta egun irakaslea Bigarren Hezkuntzan, euskarazko 2024 Euskadi Literatura Saria izan da Zeru-lurren liburua (Elkar) lanarekin, bere zazpigarren poesia liburua. Tarte bat topatu dute Naia Puentes Ruiz eta Elaia García Madroñal bere ikasleek solasaldi baterako, Batxiler aurreko lorategian, Jonen esanetan, ikasle zenean landatu zituzten zuhaitzen artean. Eskerrik asko eta zorionak, ...
Sakondu

Palestina gaur hizpide KUKULUMENDI saioan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 urria, 2024
Batxiler 1eko ikasleekin izan dugu gaur Xabier Madariaga Idirin kazetaria, KUKULUMENDI hitzaldien aurtengo lehen saioan. Jerusalem-etik etorri berri, Xabierrek, ikastolako ikasle-ohiak eta gurasoak, Palestina-Israel gatazkaren historiaren laburpen bat egin du eta kazetariaren lanbideaz aritu izan da, Naia Puentes Ruiz eta Peru Laskurain Barandiaran ikasleek gidatu duten saioan. Aurreko ikasturtean, urriaren 7aren ostean, Ikastolan izan genuen ...
Sakondu

Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartea, 50 urte baino gehiagoko ibilbideagatik omendua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 urria, 2024
Urriaren 3an KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUAK aitortza erakutsi zien mende erdi baino gehiago daramaten hogeita hamar euskal enpresa kooperatibori, euren artean, Lauro Ikastola. Kooperatibaren Presidentea, Xabier Manterola, eta Idoia Iruretagoiena, Ikastolako Zuzendari-Gerentea, Kooperatiben Kontseiluak mugimendu kooperatiboaren aitortza soziala handitzeko burutzen duen ekitaldi honetan izan ziren. Zorionak aitortutako kooperatiba guztiei ere! Egungo Kooperatiba osotzen dugunon aldetik, aitortza ...
Sakondu

European Youth Parliament-eko estatuko saioetan izan dira gure ikasleak, Valentzian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 iraila, 2024
Aurreko ikasturtean, Batxilerreko Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel Torrel ikasleak sailkatuak izan ziren Bilboko saioetan European Youth Parliament-eko estatu mailakoetan parte hartzeko eta irailean Valentzian izan dira Gorka Lozano irakasleak lagundurik. Esperientzia bikaina izan dute! Emaitzak irten direlarik, Alaitz Alonsok aipamen berezi bat lortu du. Zorionak! Jorratu beharreko gaiak izan ziren: European Youth Parliament ...
Sakondu

Psikologia aukerako ikasleak, LQDVI Bilboko kongresuan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 iraila, 2024
Fundación Lo Que De Verdad Importa Fundazioak bere kongresuaren XVI. edizioa ospatu du Bilbon irailaren 25ean eta bertan izan dira Batxilerreko ikasleak, Psikologia aukera dutenak, hain zuzen. Bi mila ikasle inguru batzen dituen honetan, baloreen garrantziaz aritu dira horiek norberaren bizitzan eta gizartean izan dezaketen inpaktu baikorra aztertuz. Miriam Martínez, Edurne Pasaban eta María Galánen ...
Sakondu

DBH 2ko bi ikaslek Cambreko Open Science zientzia-azokan aurkeztu dute euren proiektua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 iraila, 2024
Maiatzean Bilbon ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokan orduan DBH 1. mailan zeuden Iraide Ausin Vicuña eta Izaro Gutierrez Gonzalezek, lehen saria lortu zuten euren kategorian, “Ogiaren lizunaren hazkuntza” proiektuarekin. Lortutako saria Galiziako Cambreko Open Science zientzia-azokan partea zen eta egunotan bertan izan dira, Amaia Perez eta Ainhoa Fernandez irakasleak lagunduta. Zorionak egindako lanagatik!
Sakondu

Lehen hiruhilerako behin-betiko zerrendak eta plazak libreak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 iraila, 2024
Ondoan dituzue ikastaroetako lehen hiruhilerako behin-betiko zerrendak eta plaza libreenak. Gogoan izan izen-ematea urte osorako dela, eta baja eman nahi izanez gero, hiruhileko bakoitzean eman daitekeela. Dagokion epetik kanpo baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko. Plaza libre bat eskatzeko: Kontuan izan ikastaroak irailaren 30etik aurrera hasiko direla, dagokizuen egunaren arabera. Ikastaroetako gunean urte osorako ...
Sakondu

Ikastaroak, 24/25

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 iraila, 2024
Prest dago 24/25erako ikastaroen eskaintza Lauroko bazkide zein bazkide ez direnentzako. Atal honen amaieran inprimaki osoa duzue eskuragarri. Izen-emate epea zabalik dago uztailaren 12tik irailaren 8ra arte. Gainontzeko epeak dira: Izen-emate prozedura: Kontuan izan izen-ematea urte osorako dela, baina hiruhileko bakoitzean baja emateko aukera izango duzuela (datak, IKASTAROAK atalean). Ikastarotako informazioa, urte osoan ikusgai dago ...
Sakondu

24/25 Ikasturteko informazioa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 10 uztaila, 2024
Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 24/25” dokumentuak, atal pribatuan ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK – PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen inprimatutako alea iraileko lehen eskola egunetan helaraziko dizuegu seme-alaben bidez. Bitartean, kontuan izan edukirik gehienak dagoeneko eskuragarri dituzuela webgunean, eta ikasturte osoan zehar ere: Hileko ordainagiriaren xehetasuna, ohikoa den bezala, webgunearen atal pribatuan ...
Sakondu

LauroLan praktika profesionalak amaitu dituzte Batxiler 1eko ikasleek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 ekaina, 2024
Ekaineko azken egunetan burutu dute Batxiler 1. mailako ikasleek “LauroLan” programa, hau da, lan-merkatu eta lanbide ezberdinetara hurbiltzeko ekimena Orientabide Akademiko eta Profesionalaren barruan. Ikasleek borondatez eman dute izena programa honetan eta Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko. Hona hemen aurten parte hartu duten enpresen zerrenda: Eskerrik asko Laur@Lan programa posible egiten duzuen ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.