Berrien artxiboa

23. KORRIKA – Lauroko Kilometroa, Bilbon: 1.878 km.

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 martxoa, 2024
HARRO, HERRI, KORRIKA. Lortutakoaz harro gaude. Azken 60 urteetako bideari begiratu behar diogu eta horrek bultzatu behar gaitu aurrera egitera. Harro gaude, baina ez gaude konforme; ez garelako heldu desiratzen dugun horretara. Oraindik ere bide luzea dugulako aurretik. Gaur hasiko den Korrikak 2.700 kilometro egingo ditu Euskal Herritik, gora eta behera, euri zein eguzkipean. Baina ...
Sakondu

Hirugarren hiruhilerako plaza libreak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 martxoa, 2024
Behekosoloko ikastaroen hirugarren hiruhilerako plaza libreak argitaratzen ditugu ondoko dokumentuan. Interesa izanez gero, bidali emaila. Eskaera egiteko epea: martxoaren 14ean hasiko da, eta goizeko 9:00etatik aurrera hartzen diren idatzizko-eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, lehen bi egunetan bazkideek lehentasuna dutela kontuan izanik. Azken eguna, martxoak 17, igandea. Eskaera egiteko helbidea: zerbitzuak@behekosoloaxxi.com. Adierazi mesedez: Ikastaroei ...
Sakondu

DBHko ikasleen auto elektrikoa, Greenpower Urban Circuit Birdgestone-en

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 martxoa, 2024
Martxoaren  10ean, Bilbon, San Mameseko esplanadan ospatu zen Greenpower Urban Circuit Birdgestone lasterketan parte hartu zuten DBH 1eko ikasle-talde batek, auto elektrikoen proiektuan parte hartzen dutenak, hain zuzen, Josu Basterretxea irakasleak koordinatuta eta gidatuta: Ian Feith, Julen Intxausti, Naia Fiel, Taisia Astorquiza, Julen Perez eta Mauro Olabarri. Goizetik bertaratu ziren ikasle, irakasle eta gurasoak F24 ...
Sakondu

Nerea Ibarzabalekin amaitu dira aurtengo Batxilerreko KUKULUMENDI hitzaldi saioak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 martxoa, 2024
Duela sei ikasturte hasitako “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi saioak, Nerea Ibarzabal Salegiren saioarekin amaitu dira ikasturte honetan. Otsailaren 28an izan genuen gurekin birritan Bizkaiko Bertsolari Txapelduna eta azken Txapelketa Nagusiko finalista izandakoa, Batxiler lehen mailako ikasleekin, bertsolaritzaz eta sormenaz, eta bertsotan, noski. Eskerrik asko Nerea berriz ere hitzordu honi erantzuteagatik, eta aurten izan ...
Sakondu

Elkartasun merkatuan batutako diruarekin lortutako materialak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 martxoa, 2024
2023ko ikasturte amaieran Lehen Hezkuntzan burutu genuen elkartasun merkatuan 850€ batu genituen eta ICLI – Lankidetzarako Ingeniaritza elkartearen bitartez bere helmugara heldu da: urtero legez, laguntza hau Indiako Premdham egoitzara heldu da eta oraintsu bidali digute diru-laguntza zertarako erabili duten: Egoitza honetan bizi diren pertsonen mugikortasuna erraztuko duten aulki eta eskorgak, norbere buruaz baliatzeko lagunduko ...
Sakondu

Batxiler matrikula epea, apirilaren 8tik 19ra. Gure proiektua ezagutu nahi?

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 martxoa, 2024
Batxilerreko etapak ziklo bat itxi eta beste bat zabaltzen du, eta une honetan gure helburua da ikasle bakoitzak bere emaitzarik onena lortzea norbere helburuak erdiesteko. Esfortzu berezia egiten dugu neska-mutilek euren helburuak eta nahiak betetzen dituztela ziurtatzeko Proiektu Integrala eskainiz, eta Orientabide Akademiko eta Profesionala eta heziketa emozionala bereziki zainduz. Gure Batxilerreko instalazioak (bisita birtuala) ...
Sakondu

Lauroko bi talde izan dira 15. First Lego League Euskadi topaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 martxoa, 2024
Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitatearekin, EHU/UPV eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, FIRST LEGO League Euskadiren beste edizio bat antolatu du, martxoaren 2an ospatu dena. Lauro Ikastolako bi taldek hartu dute parte: DBH 3 eta 4.mailako ikasleez osotutakoa; eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikas-taldeak osotutakoa. Lehen Hezkuntzako taldeak Bilboko Udalaren saria jaso zuen, “Etorkizun oparoko gazteentzat” ...
Sakondu

Hiru finalista Filosofia Olinpiadarako

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 1 martxoa, 2024
Aurten, Batxiler lehen eta bigarren mailetako zazpi ikaslek aurkeztu dituzte euren lanak Euskadiko Filosofia Olinpiada-n. “Zer da aisia” gaia jorratuz. Hiru sailkatu dira Euskadiko finalerako, Eibarren ospatuko dena, disertazioaren kategorian: lehen mailako Beñat Subinas Villanueva eta Garazi Ibaseta Azkorra; eta bigarren mailako Naroa Unzilla Higuero. Aurten, gainera, estatu mailako finalera helduz gero, Bilbon izango da. ...
Sakondu

Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onetsi eta Kontseilu Errektorea berriztatu zuen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 otsaila, 2024
Bazkideen 218ko quorum-arekin, bertaratutako 103 bazkide eta ordezkatutako 115, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta 2025-2026rako bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen, eta datozen hiru urterako auditoretza elkartea izendatu zuen. Halaber, Kontseilu Errektoreko kide berriak hautatu zituen: kide titularrak, María Rodriguez Uranga, Alex Belaustegui Foronda, Aitzol Llona Aurrecoechea, Enara Venturini Alvarez, Begoña Mardaras Gaztelurrutia, Xabier Manterola ...
Sakondu

Hiru ikasle sailkaturik estatu mailako European Youth Parliament-en parte hartzeko

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 otsaila, 2024
Otsailaren 9tik 11ra bitartean, Batxiler 1. mailako sei ikasle izan ziren European Youth Parliament-eko (EYP) tokian-tokiko saioetan parte hartzen, Bilbon, Gorka Lozano irakasleak lagundurik: Jorratu behar izan dituzten gaiak, beste ikastetxeetako kideekin, eta ingelesez, ondokoak izan dira: Sei ikasle hauen artean, hiru izan dira aukeratuak hurrengo fasean parte hartzeko: Alaitz Alonso, Irune Salcedo eta Markel ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.