LGTBIQ+ familien II topaketan izan ginen

Maiatzaren 15ean, Bilboko Abandoibarrako Bizkaia Aretoan, Sehaska elkarteak LGTBIQ+ familien II topaketa antolatu zuen, Udaletxeko eta Foru Aldundiko arduradun desberdinekin batera.

Hasierako aurkezpena Sehaska elkarteko arduradunen eskutik etorri zen eta ondoren Asier Molleda, Deustuko Unibertsitateko FamilyPsych ikerketa-taldeko kidea, familia homoparentalez aritu zen eta hauen inguruko ikerkuntzak norantza doazen azaldu zuen. Ostean, Francesca Rek, Associacione Luca Coscioni-ko abokatu italiarrak, ostadar familiek gaur egun Italian duten egoera legala eta politikoaz hitz egin zuen. Eta azkenik Nicola Carone Psikologia Dinamikoko ikertzaile eta Irakasle Elkartu italiarrak bideodeiaren bitartezko hitzaldia eman zuen, LGTBIQ+ gurasoak dituzten familietan gurasotasuna eta egokitzapena osatzen zuen faktoreez.