Irailaren 8an hasiko da 26/27 ikasturtea
Maiatzaren 26ko bileran, Eskola Kontseiluak 26/27 ikasturteko behin-behineko eskola-egutegia onartu du Eusko Jaurlaritzak 2027ko jai-egun ofizialak argitaratu arte eta bestelako jarraibiderik eman ezean.
Ikasturtea irailaren 8an hasiko da etapa guztietan, eta ekainaren 18an bukatu. Data hauek ez dute aldaketarik izango.
Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira:
- Urriak 12: Pilar eguna.
- Azaroak 1-2: Domu Santu jai-eguna.
- Abenduak 4*-8 bitartean: Sortzez Garbiaren eta Konstituzioaren zubia.*
- Abenduak 22: azken klase eguna Gabonetako opor aurretik.
- Urtarrilak 7: lehen klase eguna Gabonetako opor ostean.
- Otsailak 8-9: Inauterietako jai-egunak.
- Martxoak 19: azken klase eguna Aste Santu opor aurretik.
- Apirilak 5: lehen klase eguna Aste Santu opor ostean.
- Maiatzak 1-3: lanaren zubia.
* ADI! Eusko Jaurlaritzak jai-egun ofizialen bat gehituz gero, abenduaren 4a eskola-eguna izango da.


