Formakuntza “pildorak” entrenatzaileentzat Athleticen eskutik

Athletic-ek formakuntza saio berezia eskaini die Lauro Ikastolako futbol entrenatzaileei hitzartutako kluba garen aldetik, Borja Gomez futbol koordinatzailearen bitartez, eta hamabi bertaratu dira Lezamara abenduaren 27an.

Lezamara heldu, instalazioetatik bisitaldia, eta gero pare bat orduko saioa izan zuten, “pildorak” deitzen dituztenak, bereziki entrenoak nola egituratu daitezkeen azaltzeko.

Eskerrik asko Athletic-eri eta oporretan formatzen jarraitzeko interesa erakutsi duzuon guztioi!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences