Eskola jantokietako betekizun maila bikaina Lauroko menuetan

Lauro Ikastolaren konpromesua elikadura eta heziketa osasuntsuarekiko sendoa da eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta NAOSek (Nutrición, Actividad física y Prevención de la Obesidad) zehazten dituen irizpideak %100 betetzen ditu.

Eskubide Sozial, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioak sustatuta, maiatzean ministro kontseiluak eskola-jantoki Osasungarri eta Jasangarrien Errege Dekretua onartu du eta arautegi berria urtebete barru indarrean jarriko da.

Gure aldetik, betekizunaren hausnarketa egin dugu, Ikastolako maiatzeko menua aztertuz.

Lauroko menua orekatuta dela bermatzeko, kalitatezkoak, gertukoak eta sasoikoak diren elikagaiak eskaintzen ditugu, eta menu bakoitzean Kilokaloriak, gantzak, azukreak, etab. adierazten ditugu, NAOS indikatzaileen irizpideei jarraituz.

Elikadura orekatua lortzeko, janari tipo bakoitzaren asteko eta hilabeteko gutxieneko eta gehinezko maiztasuna gomendatzen da. Adibidez:

Lauro Ikastolako menuak Eusko Jaurlaritza eta NAOS indikatzaileen erreferentziak betetzen ditu eta orain onartu diren irizpideetatik gertu dago. Hala ere, lege berria %100 betetzeko, menuetan ondoko egokitzapenak burutuko ditugu:

  • Ogi integrala: astean birritan.
  • Arroza eta pasta integrala: hilean lautan.

Gogoan izan webguneko JANTOKI atalean ikasturteko menuak, afarirako gomendioak eta sasoiko produktuen gida eskura duzuela.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.