19 ikasle Txinan izan dira bertako kultura ezagutzeko egonaldi batean

Txinarako bidaia burutu duten 19 ikasleak eta bi irakasleak dagoeneko itzuli dira. Hamahiru egunez Txina bisitatu dute, Ikastolako kolaboratzailea den “Centro de Estudios Chinos Lu Xun” akademiaren bitartez bideratutako Txinako gobernuak eskaintzen duen diru-laguntza bati esker. Eskolak eta museoak bisitatuz, tailerrak burutuz, familia txinatarretan elkarbiziz, etab., ederra ikasle hauek bizi izan duten esperientzia!

Bertako telebista-kate batean ere agertu izan dira eta ikaskide txinaterrek gure kulturaren zatitxoren bat ere ezagutu izan zuten, euskal dantzak praktikatuz. Ondoan gehitu ditugu bi bideo labur eta argazki batzuk.

 

 

 

 


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences