Berrien artxiboa

Batxilerreko ikasleek Ikerketa Lanak aurkezten dituzte mugikortasunaren astean

Mugikortasun jasangarriaren astea dela eta, Batxilergoko ikasleek Ikerketa lana ikasgaian diseinatutako proiektuen erakusketa burutu dute DBH 1. mailako ikasleentzat. Bertan ibilgailu jasangarrien funtzionamendua erakutsi da, ikasleak sentsibilizatuz eta mugikortasun jasangarria sustatuz, baita atmosfera kutsatzen duten gasak murriztearen garrantzia adieraziz ere. Ekintza hau gainera, European mobility week web orrialdean erregistratua izan da: KLIKATU HEMEN
Read more

SASKIBALOI TXAPELKETA ETA TEKNIFIKAZIO IKASTAROA IGANDETAN

Irailaren 29 eta 30ean, larunbata eta igandea, Lauro Ikastola kiroldegian maila nazionalean dauden lau talde lehiatuko dira saskibaloiko txapelketa batean: Bera-Bera, Lagunak Lakita, La Paz Torrelavega eta Ausarta Barakaldo, azken hau txapelketako antolatzailea delarik, Behekosoloa Kiroldegiagaz batera. Txapelketan parte hartuko duten hiru jokalarik, Estatu Batuetako bi eta Txileko bat, kolaborazio bat egingo dute Behekosoloarekin: igandeetan, ...
Read more

19 ikasle Txinan izan dira bertako kultura ezagutzeko egonaldi batean

Txinarako bidaia burutu duten 19 ikasleak eta bi irakasleak dagoeneko itzuli dira. Hamahiru egunez Txina bisitatu dute, Ikastolako kolaboratzailea den “Centro de Estudios Chinos Lu Xun” akademiaren bitartez bideratutako Txinako gobernuak eskaintzen duen diru-laguntza bati esker. Eskolak eta museoak bisitatuz, tailerrak burutuz, familia txinatarretan elkarbiziz, etab., ederra ikasle hauek bizi izan duten esperientzia! Bertako telebista-kate ...
Read more

Ikastolako Eskola Agenda 21-ek logo berria du

Aurreko ikasturtean zehar Eskola Agenda 21 logoa berriztatzeko lehiaketa egin zen. Ikastolako adin guztietako ikasleek parte hartu zuten, eta 200 lan baino gehiago jaso genituen. Hortik finalista batzuk atera ziren, eta formulario digitalen bidez ikasleek irabazlea eta aipamen berezia jasoko zuten lanak aukeratu zituzten. Ekainaren 6an ekitaldi bat egin genuen, eta bertan saridunak nortzuk izan ...
Read more

Silicon Valley: Lauroko hiru parte hartzaile The Dreamers Factory egonaldian

Egonaldi honetan parte hartzeko aukera ESEUNE unibertsitatearen eskutik heldu zaio ikastolari eta DBH 4 eta Batxilerreko ikasleei eskaini zitzaien, unibertsitatearen profil jakin batzuen arabera. Bi asteko tailer-egonaldi honetan berrikuntza, ekintzailetza eta aldaketarai egokiketarako gaitasunak lantzen dira entzute handiko unibertaitateetako tailerretan parte hartuz: ekintzaileen esperientziak, venture capitals eta startup-ak ezagutu, enpresetara bisitaldiak, etab. Ikasle hauek lehen ...
Read more

Batxiler DUALeko tituluak 17/18 ikasturtean

Lauro Ikastolak 15/16 ikasturtetik eskaintzen du Batxiler DUAL titulazio bikoitza lortzeko aukera, eta aurten beste lau ikaslek amaitu dute programa osoa eta titulua lortu: Iñigo Sena Onandía, Patxi Uribe-Etxebarria Etxebarria, Iñigo Perez Unzurrunzaga eta Jon Cabo Madariaga (ez dago argazkian). Aurreko ikasturtean, beste lau ikaslek lortu zuten, eta 2019ko ekainean bost izango dira. Une honetan, ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences