Berrien artxiboa

Eskola Kontseiluko kideen aldarrikapena

Lauro Ikastolako Eskola Kontseilua berriztatzeko hauteskunde prozesua burututa, hona hemen behin-betiko hautagaien aldarrikapena: GURASOEN ESTAMENTUTIK: Casamitjana Franco, Maite Lazkano Bilbao, Inge IKASLEEN ESTAMENTUTIK: García Busto, Sergio IRAKASLEEN ESTAMENTUTIK: Lozano Merino, Gorka ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN ESTAMENTUTIK: Bilbao Lekerika, Amaia
Read more

Udaletxe bateko antolaketa eta funtzionamendua mintzagai DBH 3ko Gizarte eskoletan

Azaroan, eta DBHko Gizarte Zientzien Mintegiak luzatutako gonbidapenari erantzunez, Bilboko eta Txorierriko udaletxe desberdinetako karguak izan ditugu DBH3ko taldeekin solasean. Bisita hau, Geografia arloan eta ikasleek burutu beharreko “Nor da nor” proiektu barruan kokatzen da. Lehenengo ebaluazioan jorratutako politika arloko heziketa oinarrizkoa jaso, erakunde nagusiak aztertu eta udal politikagintza gertuagotik ezagutzea izan dira lanaren helburu ...
Read more

Etenik gabe Batxilerreko Orientazio akademikoan

Bai Batxiler lehen zein bigarren mailako ikasleak, azken hauek intentzitate handiagoz, etenik gabe ari dira orientazio akademikoko jarduera, hitzaldi eta tailerretan parte hartzen, bai Ikastolan bertan zein Unibertsitateetan antolatzen direnetan, Ikastolako Orientazio sailaren laguntzaz. Azaroaren 20an, hain zuzen, Ikastolan bertan Deustuko Unibertsitateko Business School-ek eskaintzen dituen tailerrak hasi dira, “Finantza eta inbertsio arduratsuak” tailerrarekin hain zuzen. Hizlaria ...
Read more

Ahobizi-belarriprest bisitan Ikastolara eta gurasoei txapa banaketa

Gaur Ahobizi eta Belarriprest etorri dira Ikastolara, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleekin egotera. Ikasle txikienek DBHko 3. mailako Kalakari ikasleek prestatutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute, emozioen bitartez, dantzatuz eta kantatuz,  ahobizi-belarriprest izatea zer den ikasi dute.  Gurasooi ere gogoratu nahi dizuegu, batetik, oraindik Euskaraldian izena emateko moduan zaudetela; eta bestetik, Lauro ...
Read more

DBHko ikasle laguntzaileak, Bizkaiko Batzar Nagusietan indarkeriaren kontrako monografikoan

Azaroaren 16an, ostirala, DBHko 34 ikasle laguntzaileak Gernikako Batzarretxera bildu ziren, Bigarren Hezkuntzako orientatzaileak lagunduta, umeen eta nerabeen ikuspegitik genero indarkeriaren prebentzinoaren ganeko osoko monografikoan parte hartzera, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta, UNICEFen Euskadiko Batzordeagaz batera. Lauroko ikasle-laguntzaileek manifesto eta hausnarketarekin hartu zuten parte, eta DBH 1., 2. eta 3. mailetako ikasle guztiek parte hartu izan ...
Read more

Boolino Literatur sariak: Amaia Quijano, irabazlea gazte-kontakizunean; eta Caterina Calvo, finalista

DBH 3. C gelako ikaslea Amaia Quijano, irabazlea izan da “Premio Boolino de relato corto juvenil”ean, kategoria erromantikoan, Nueces y albaricoques kontakizunarekin, antzinako RDAn girotua. Kontakizunak neska bat aintzakotzat hartzen duen mutilaren istorioa kontatzen du, berataz maitemindu egiten baita, hasieran janzkeragatik mespretxatu bazuen ere. Amaiaren sariak: liburu sorta, kontakizuna dohan banatuko den e-book batean gehitzea, ...
Read more

Eman botoa DBHko ikasleen indarkeriaren kontrako bideoari!

Iragarri genuenez, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, DBH4ko “M8 egunero da!” kolektiboan parte hartzen duen ikasle talde batek EZPATA MOREA bideoa aurkeztu du Beldur Barik-eko lehiaketara. DBH 4ko hamar ikasle dira bideoaren egileak, eta abestia ere propioa da, Elene Gimenok sortutako musikaz. Lehen fase bat igarota, publikoaren bozketa fasera heldu gara. Epea: azaroaren ...
Read more

Arrakasta ur-poloko nesken taldeak, Euskal Herriko Liga hasieran

Lauro Ikastolako urpolo nesken taldeak arrakasta handia izan du EH Ligaren hasieran, eta horrela argitaratu da kirol honi buruz idazten duen “Enfermos del balón amarillo” blogak berezituan. Liga honetan estreinatu dira, eta bikain, bi garaipen lortuz. Aurreko urtean mutilen talde absolutua sortu zen eta Inazio e Iñaki proiektua sendotzen dihardute denboraldi honetan nesken taldea osotuz: ...
Read more

DBH 4ko ikasle talde batek bideoa aurkeztu du “Beldur barik” lehiaketara

Azaroaren 25eko ospakizunen harira, hau da, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, DBH4ko “M8 egunero da!” kolektiboan parte hartzen duen ikasle talde batek EZPATA MOREA bideoa aurkeztu du Beldur Barik-eko lehiaketara. DBH 4ko hamar ikasle dira bideoaren egileak, eta abestia ere propioa da, Elene Gimenok sortutako musikaz. Lehen fase bat igarota, litekeena da publikoaren ...
Read more

Marrazketa Teknikoan egindako horma-irudia, DBHko Agora apaintzen

Joan den 17/18 ikasturtean, DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko ikastaldeak egin zuen horma-irudia DBHko eraikineko Agoran kokatu berri da. Hona hemen ikasleek lan honi buruz azaldu digutena eta amaieran, azalpen bideoa: “Horma-irudia Bloomen taxonomia gainbegiratua adierazteko egin genuen. 1956. urtean Benjamin Bloomek hezkuntzaren helburuak sailkatzeko taxonomia asmatu zuen. Sailkapen honetan, hezitzaileek euren ikasleei proposatu ahal dizkieten helburu ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences