Berrien artxiboa

DBHko ikasle laguntzaileak, Bizkaiko Batzar Nagusietan indarkeriaren kontrako monografikoan

Azaroaren 16an, ostirala, DBHko 34 ikasle laguntzaileak Gernikako Batzarretxera bildu ziren, Bigarren Hezkuntzako orientatzaileak lagunduta, umeen eta nerabeen ikuspegitik genero indarkeriaren prebentzinoaren ganeko osoko monografikoan parte hartzera, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta, UNICEFen Euskadiko Batzordeagaz batera. Lauroko ikasle-laguntzaileek manifesto eta hausnarketarekin hartu zuten parte, eta DBH 1., 2. eta 3. mailetako ikasle guztiek parte hartu izan ...
Read more

Boolino Literatur sariak: Amaia Quijano, irabazlea gazte-kontakizunean; eta Caterina Calvo, finalista

DBH 3. C gelako ikaslea Amaia Quijano, irabazlea izan da “Premio Boolino de relato corto juvenil”ean, kategoria erromantikoan, Nueces y albaricoques kontakizunarekin, antzinako RDAn girotua. Kontakizunak neska bat aintzakotzat hartzen duen mutilaren istorioa kontatzen du, berataz maitemindu egiten baita, hasieran janzkeragatik mespretxatu bazuen ere. Amaiaren sariak: liburu sorta, kontakizuna dohan banatuko den e-book batean gehitzea, ...
Read more

Eman botoa DBHko ikasleen indarkeriaren kontrako bideoari!

Iragarri genuenez, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, DBH4ko “M8 egunero da!” kolektiboan parte hartzen duen ikasle talde batek EZPATA MOREA bideoa aurkeztu du Beldur Barik-eko lehiaketara. DBH 4ko hamar ikasle dira bideoaren egileak, eta abestia ere propioa da, Elene Gimenok sortutako musikaz. Lehen fase bat igarota, publikoaren bozketa fasera heldu gara. Epea: azaroaren ...
Read more

Arrakasta ur-poloko nesken taldeak, Euskal Herriko Liga hasieran

Lauro Ikastolako urpolo nesken taldeak arrakasta handia izan du EH Ligaren hasieran, eta horrela argitaratu da kirol honi buruz idazten duen “Enfermos del balón amarillo” blogak berezituan. Liga honetan estreinatu dira, eta bikain, bi garaipen lortuz. Aurreko urtean mutilen talde absolutua sortu zen eta Inazio e Iñaki proiektua sendotzen dihardute denboraldi honetan nesken taldea osotuz: ...
Read more

DBH 4ko ikasle talde batek bideoa aurkeztu du “Beldur barik” lehiaketara

Azaroaren 25eko ospakizunen harira, hau da, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, DBH4ko “M8 egunero da!” kolektiboan parte hartzen duen ikasle talde batek EZPATA MOREA bideoa aurkeztu du Beldur Barik-eko lehiaketara. DBH 4ko hamar ikasle dira bideoaren egileak, eta abestia ere propioa da, Elene Gimenok sortutako musikaz. Lehen fase bat igarota, litekeena da publikoaren ...
Read more

Marrazketa Teknikoan egindako horma-irudia, DBHko Agora apaintzen

Joan den 17/18 ikasturtean, DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko ikastaldeak egin zuen horma-irudia DBHko eraikineko Agoran kokatu berri da. Hona hemen ikasleek lan honi buruz azaldu digutena eta amaieran, azalpen bideoa: “Horma-irudia Bloomen taxonomia gainbegiratua adierazteko egin genuen. 1956. urtean Benjamin Bloomek hezkuntzaren helburuak sailkatzeko taxonomia asmatu zuen. Sailkapen honetan, hezitzaileek euren ikasleei proposatu ahal dizkieten helburu ...
Read more

Euskaraldia: oraindik zaude izena emateko garaiz!

Euskaraldia gero eta hurbilago dago. Dagoeneko asko izan zarete izena eman duzuen gurasook, Ahobizi zein Belarriprest, 11 egunetan euskaraz bizitzeko gogoa adierazi duzuenok. Oraindik izena eman ez baduzu gogoratu internet bidez izena emateko LAURO IKASTOLAREN lotura hauxe dela. Horrez gain, Ikastolako guraso hamaikakoak asteburu honetan ere Behekosoloako sarreran mahaia ipiniko du ostiral arratsaldean eta larunbat ...
Read more

Maialen Lujanbioren hitzaldia bideoan ikusteko, prest

Urriaren 24ean Maialen Lujanbio Batxiler 1. mailako ikasleekin egon zen hitzaldia ematen KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz proiektuari hasiera emanez, eta bideo-laburpen bat prestatu dizuegu tratatutakoaren nondik norakoak ezagutzeko. Bigarren bideo batean, Maialen eta Eñaut irakaslea bertsotan eta agurra botatzen ikusi dezakezue. Hitzaldiaren bideo osoa, ordu bateko iraupena duena, webguneko atal pribatuan jarriko dugu familia ...
Read more

LauroNexk taldeak Elhuyarreko Zientzia Azokan lortutako saria batu du, Usurbilen

Aurreko ikasturteko Elhuyarren zientzia Azokan, LauroNexk taldeak “Komunikazioa Saria” lortu zuen “SLauter: Lauro ikastola, smart water school?” proiektuarekin. Taldea  Ariana Molinos, Leire Pereda, Nerea Traspaderne, Unax Unzueta, Naroa Sanchez eta Lucia Chirapozuk osotua zen eta euretariko lau partaide saria batzera hurbildu dira Usurbilera, Amaia Perez irakasleak lagunduta. Saria, urtebeteko suskripzioa izan da Elhuyar-eko aldizkarira eta ...
Read more

Eman al duzu izena EUSKARALDIAN? Guk lagunduko dizugu

EUSKARALDIAN izena eman dezazun lagundu nahi zaitugu eta horretarako txoko berezi bat prest izango duzu Behekosoloko sarreran: Ikastolako gurasoen hamaikakoak lagunduko dizu. Egunak eta orduak dira: Urriak 26, ostirala Urriak 27, larunbata Azaroak 9, ostirala Azaroak 10, larunbata Azaroak 16, ostirala Azaroak 17, larunbata 16:00-18:00 11:30-13:30 16:00-18:00 11:30-13:30 16:00-18:00 11:30-13:30   Gaur arte, urriak 26, ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences