Berrien artxiboa

Bihotz-bihotzetiko agurra 40. promozioari

Maiatzaren 18an ospatu dugu Ikastolako 40. belaunaldiaren agurra (2003-2018), euren guraso eta irakasleekin batera. Ekitaldia alaia eta hunkigarria izan zen oso, eta bertan ikusitako bideoa eta egindako argazkiak familien atal pribatuan daude. Hemen ondoan, promozio honek Ikastolan utziko testigantzaren bideo laburra eta ekitaldian joandako gurasoen omenez irakurritako poema, Jon Gerediaga irakasle eta poetak idatzia.   ...
Read more

Ikastolako lau ikaslek jasangarritasunerako Udal Foroan hartu zuten parte

Maiatzaren 16an, Lauroko lau ikasle, Deitze Goikoetxea, Jon Ander Garay, Aintzane Echevarria eta Ander Vicario, Loiuko udaletxean ospatutako Eskola Agenda 21 foroan parte hartu zuten, Asier Etxebarrieta eta Eriz Kaminero irakasleek lagunduta. Gure ikasleek Laurok ikasturte honetan jasangarritasunaren alde hartutako konpromisoak adierazi zizkioten Alkateari, eta udal mailan jasangarritasunaren aldeko eskakizun batzuk proposatu zituzten. Euren aurkezpenean, ...
Read more

Ikastolako jaia, ekainaren 2an, larunbata

Datorren ekainaren 2an, larunbata, Lauro Ikastolako jaia izango da, DBH4ko ikasleek antolatzen dutena euren guraso eta Ikastolako pertsonalaren laguntzaz (ikus egitaraua behean). Berrikuntza deigarriak izango ditugu aurten, adibidez, Kid’s kit-car proiektuetako kotxeen erakusketa, DBHko KALAKARI ikasle-taldeak antolatutako “Scape room – Ihesgela”, Kiroldegiko Txikigunean; eta “pintxo tailerrak” Sukaldaritza egiten duten ikasleek eta ikastolako sukaldariek burutuko dituztela. ...
Read more

Ikastolako bi taldek hartu zuten parte Scratch Egunean, Bilbon

Aurten Scratch-en bitartez burututako proiektuak aurkezteko, Lehen Hezkuntzako 6. mailako 20 ikasle animatu ziren Bilbon ospatzen zen Scratch Egunean parte hartzera, euretatik 14 neska. Hiru taldetan aritu izan dira aurkezpen kartela, animazioa, jokoa eta maketa prestatzen: Scratchers: ITSASONTZIA + FAROA (programatuta mugitzeko) + Itsasoko maketa. Enegenery Masters: IGOGAILU BAT (programatuta igon/jesiteko) + eraikuntza baten maketa. ...
Read more

Beste sari bat literatura-lehiaketan DBH 2n: Bizkaidatz Txikia

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen “Bizkaidatz Txikia IV edizioan”, DBH 2ko bi ikasle izan dira sarituak: epaimahaiak Pedro Uchupiren kontakizuna aukeratu du Gazteentzako lehenengo saria jasotzeko, euskarazko modalitatean; eta Nahia Urteagarena, bigarren saria jasotzeko. Berariaz egingo den edizio batean argitaratuko dira sarituen kontakizunak. Horretaz gain, lehen sariari tablet bat eta diploma banatuko zaizkio, eta bigarren sariari ...
Read more

Passengers eta Big-Bang taldeko kideak irabazle Gijoneko lasterketan

Asturiasen ospatu da «CITECH Cumbre de la Ciencia y Tecnología», Gijonen hain zuzen, eta jardueren artean kotxe elektrikoen lasterketak burutu dira. Lauroko Lehen Hezkuntzako ikasle talde bat bertaratu da, Passengers eta Big-Bang taldeen ordezkariak, euren familia eta Paul Aurre monitoreak lagundurik.  GOBLIN kategoriako lasterketa irabazi eta proiektuaren aurkezpenari saria lortu dute. ZORIONAK DENOI eta eskerrik ...
Read more

DBH 2ko bi ikasle Coca-Cola Narrazio Laburren lehiaketako lehen hiru sarituen artean

Coca-Colak antolatzen duen Narrazio Laburreko 15.Edizioko irabazleak Bizkaian iragarri izan dira eta aurten ere Lauroko ikasleak ditugu, bi gainera: 2.DBHko Goizalde Urquiola Galán eta Irene García Busto. ZORIONAK! Maiatzaren 25ean Sendavivan, Nafarroako Naturaren Parkean, izango den ekitaldian jakinaraziko zaie zein postutan gelditu diren eta sari banaketa izango da. Argazkian, martxoaren 9an Literatura-Lehiaketan parte hartu zuten ...
Read more

Liburuaren Eguna 2018, apirilak 23

Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna zela eta, jarduera ezberdinak burutu ziren Ikastolan. DBHko Liburutegian, aurten Printze Txikia liburuaren 75. urteurrena zela gai hartuta, kartel berezia diseinatu eta liburuko esaldi esanguratsuenak liburutegiko espazioetan jarri dira. Bestalde, irakasleek irakurketa proposamenak egin dituzte hormairudi bat sortuz, ikasleak irakurtzera animatuz. Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Ikus Liburutegiko webgunea. Lehen ...
Read more

Hiru aipamen Lauroko ikasleentzat Zientziaren Azokan

Larunbatean, apirilak 21, Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ospatuko zen Bilboko Plaza Barrian. Lauro Ikastolako bost taldek eraman zituzten euren proiektuak, DBH eta Batxilerrekoak, eta hiruk aipamen bereziak lortu zituzten: Batxillerra: “Fruta zaborretik energiara: Laranja hodakinetik eta nola sortzeko prozesuaren azterketa”. Egileak: Malen Ibañez, Aitor Arrugaeta eta Negue Alonso. Saria: bisitaldia Nanogunera. DBH 3: “SLauter: Lauro ikastola, ...
Read more

Batxilerreko ikasle berrien matrikula epea eta ate irekiak

IDAZKARITZAKO HARRERA ORDUTEGIA Maiatzaren 2tik 14ra: 8:00 – 14:00 eta 15:00-16:30 Prozesua xedapen hauen arabera egingo da: Urtarrilaren 9ko 1/2018 Dekretua. Hezkuntza Sailburuaren 2018ko otsailaren 23ko Agindua: agindu honen bitartez 2018/19 ikasturtean Batxilergoan ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan eskabideak aurkeztu eta onartzeko epeak eta jarraibideak adierazten dira. Matrikula ofiziala bi modutara egin daiteke: Ikastolako Batxilerreko idazkaritzan ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences