Berrien artxiboa

Ikasturteko azken Euskal Egun Kulturalarekin amaitu zuten urtea Lehen Hezkuntzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 ekaina, 2019
Ekainaren 19a azken klase eguna izan da Lehen Hezkuntzan eta ikasturteari amaiera emateko urteko hirugarren Euskal Egun Kulturala ospatu zuten. Egun osoan zehar jarduera mordoa burutu zuten maila guztietako ikasleek: euskal abestien karaokea, hormairudia, udako euskal tradizioen bideo erakusketa, LH 2ko ikasleek jolasak euskeraz burutu zituzten LH 4 eta 6eko ikasleen aurrean, Euskarako tailerreko antzezpena ...
Sakondu

Amalur proiektuko antzezpen musikatua editatu berri dute Haur Hezkuntzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 ekaina, 2019
Haur Hezkuntzako Amalur proiektuari jarraipena emanez, pauso berria eman dugu: CDtik hartutako abestiekin “Amalur: antzezpen musikatua” eskaini digute etapako ikasle eta irakasleek, urtean zehar ikasitako abestiak, jolasak eta pertsonaiak bideo honetan aurkeztuz. Denok animatzen zaituztegu bideoa ikustera, eta bereziki, Haur Hezkuntzako gurasoak, seme-alabekin hainbatetan entzun dituzuen abestiak dantzatu eta abesteko! SAR ZAITEZ HAUR HEZKUNTZAKO WEBGUNEAN
Sakondu

Elkartasun merkatua Lehen Hezkuntzan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 14 ekaina, 2019
Aurreko ikasturteetan bezala, Elkartasun Merkatua antolatu dugu Lehen Hezkuntzan: etapako ikasle guztiek egoera onean eta erabiltzen ez dituzten irakurketa liburuak eta mahai-jokoak ekarri dituzte eta gaurko egunez, euro baten truke erosi dezakete, ikaskide-saltzaileen laguntzaz. Hainbeste material ekarri dute ikasleek eta merkatuak arrakasta handia izan du, urtero bezala. Aurten ere, trinitarioek Indian duten ROHA eskola-etxe batekin ...
Sakondu

Baratzeko lehen marrubiak Haur Hezkuntzan!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 ekaina, 2019
Ikasturte honetan, Haur Hezkuntzan Baratza proiektuari hasiera eman genion. Proiektu berri honetan, gure baratza ingurumenarekiko erantzunkizuna eta naturaren ezagutza sustatzeko abiapuntua izan da, eta horretarako umeek mota guztietako barazkiak erein, ureztatu eta jasotzeko aukera izan dute. Eta ekaina helduta… hona hemen marrubiak!! ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails”] Umeen jakinmina estimulatzea eta haurrek naturarekiko duten ...
Sakondu

Rino Stefano Tagliafierro artistak DBH 2ko ikasleak zoriondu ditu Plastikako proiektu batengatik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 3 ekaina, 2019
DBH 2. mailako ikasleek Plastika irakasgaian proiektu bat garatu dute, Unai Egia irakaslearen eskutik, koadro ugariri bizia emanez: GIF artxiboak sortu dituzte, eta bakoitzak bere ikusmen berezia eman dio, Artea beste begi batzuekin ikusteko eta sare sozialen bidez transmititzeko. Sortutako archivo guztiak Plastikako webgunean ikusi ditzakezua, IKUSI HEMEN , bai eta beren-beregi sortutako Pinterest kontuan ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.