Berrien artxiboa

Formakuntza lehen sorospenetan jantoki-sukalde zerbitzuetan eta eskolaz kanpoko monitoreekin

Ikastolako Osasun Planari jarraituz, azken egunetan, osasun gaiei lotutako formazioa eman die Erizainak jantoki-sukalde arduradunei eta kirol eta kultur ekintzetako monitoreei. Saioetan ondoko gaiak tratatu dira: Ikasle alergikoari adrenalina nola eman, intoxikazio kasuetan. Jarraibideak urgentzia kasuetan. Nola esku hartu ikasle bati zer edo zer kontrako eztarritik joanez gero. Trabatzeen kontrako jarraibideak. Istripu kasuetarako jarraibideak. Osasun ...
Read more

Maialen Lujanbio izan dugu Batxilerrean aurtengo KUKULUMENDI saioak hasiz

Urriaren 22an Maialen Lujanbio Lauron izan dugu, Batxiler lehen mailako ikasleekin, KUKULUMENDI hitzaldi-saioen proiektuko aurtengo lehen ekitaldian. Maialen ia bi orduz jardun izan da ikasleekin Ainhoa Bergara, Jon Castro, Naroa Etxebarria eta Ander Pérez-Caballero aurkezle trebeek plazaratzen zizkioten gaien inguruan eta bertsotan. Bertsoa nola sortu, bertsolarien bizimodua, munduan zeharreko ahozko beste tradizioak, bertsolaritzatzaren azterketa zientifikoa ...
Read more

Eskubaloia: ikasturteko lehen jarduera!

Urriaren 19an Lauro Ikastolako eskubaloiko taldearen estrenaldia izan zen txapelketa batean, Askartzan ospatutako topaketan. Oso ondo aritu izan ziren eta giro ederrean. Partida Urdanetaren kontra izan zen eta jokalariek oso ondo pasatu zuten. Hurrengo asteburuan, ligako lehen partida, etxean izango dugu. Aupa Lauroko Eskubaloi taldea! ” order_by=”sortorder” order_direction=”ASC” returns=”included” maximum_entity_count=”500″ display_type=”photocrati-nextgen_basic_thumbnails”]
Read more

Inspira proiektua: hirugarren urtez martxan, Ikastolan

Lehen Hezkuntzako Hezkidetza Planaren barruan, duela hiru urte INSPIRA proiektuan parte hartzen hasi ginen, ikastetxe aintzindaria izanik. Seigarren mailako ikasleek, neskek eta mutilek, programa honetan parte hartzen dute neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko asmoz. Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, eta Innobasqueren lankidetza du Euskadin. Aurten euren eskutik datozen lau mentoreak dira Arantxa Sanchez, Juncal ...
Read more

Eskola Jasangarria ziurtagiria berriztatu behar dugu aurten

2015-2016 ikasturtean Lauro Ikastolak Eskola Jasangarria ziurtagiria berriztatu zuen, jasangarritasunaren alde egiten diren ekintza guztien errekonozimendua jasoz. Ikasturte honetan ziurtagiria berriztatu behar dugu, ekintzen laburpena biltzen duen txostena egin eta Ingurugelako arduradunen auditoretza izango dugularik Ikastolan. Azken lau urte hauetan lanean jarraitu dugu jasangarritasunaren alde eginez esparru desberdinetan: kurrikulumean, instalazio eta ekipamenduetan, ikasleen parte hartzean, ...
Read more

Martxan daude Lehen Hezkuntzako FLL proiektuak

Aurreko ikasturtean bezala Lehen Hezkuntzan, goizeko jolastorduetan, Paul Urbanoren ardurapean eta Ane Omarren kolaborazioagaz, First Lego League-erako (FLL) proiektuak prestatzeko bi lan-talde sortu dira. Ikasle hauek goizetako jolastorduetan elkartzen dira 2 taldeetan, astelehen-astearteetan eta ostegun-ostiraletan, eta guztira 20 ikasle dira: 11 neska eta 9 mutil. Aurtengo FFL errokaren gaia “Hiri jasangarriak” izango da, eta dagoeneko ...
Read more

Mugikortasunaren Astea: Batxilerreko ikasleen Ikerketa Lanak

Mugikortasun Jasangarriaren astea dela eta, Batxilerreko ikasleek “Ikerketa Lana” ikasgaian diseinatutako proiektuen erakusketa burutu dute DBH 1. mailako ikasleentzat. Bertan ibilgailu jasangarrien funtzionamendua erakutsi da, ikasleak sentsibilizatuz eta mugikortasun jasangarria sustatuz, baita atmosfera kutsatzen duten gasak murriztearen garrantzia adierazi ere. Ekintza hau gainera, European mobility week web orrialdean erregistratua izan da: KLIKATU HEMEN ” order_by=”sortorder” ...
Read more

Zientziarekin solasean! Batxilerreko ikasleak

(Argazkian, Lauroko ikasleak, María Martinón-Torres paleoantropologoarekin) Urriaren 4ean, ostirala, Batxilerreko sei ikasle, lehen eta bigarren mailakoak, Guggenheim museoan izan diren “Top@dipc-Zientziarekin solasean!” Topaketetan, Donostia International Physics Center (DIPC)-ek antolatzen duen Passion for Knowledge 2019 jaialdiko jardueren artean. Ander Urteaga, Nerea Del Olmo, Julen Roteta, Iñigo Goiriena eta Naroa Etxebarria, Esther Atela irakasleak lagunduta bertaratu ziren. Saio ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences